Gaixondoko Unitatea
Zentroak
GAIXONDOKO UNITATEA
Unitate honek 13 ohe ditu, eta honako hauei erantzuteko dio:
- Gaixotasun akutu ez-kirurgikoak dituzten eta zerbitzu espezializaturik behar ez duten pertsonak.
- Gaixotasun kroniko mediko edo kirurgikoen deskonpentsazioa duten pazienteak, deskonpentsazio-fasea gainditu ondoren, galera funtzional bat dutenak, eta ezin direnak beraien kabuz baliatu, eta errekuperazio funtzionalera bideratutako arreta behar dutenak.
- Autonomia fisikoa eta/edo psikikoa galtzea dakarten gaixotasunak dituzten pazienteak, medikuen eta erizainen zaintza jarraitua behar dutenak.
- Bilakaera kronikoko patologia larriak dituzten pertsonak, berreziketa eta/edo suspertzea eskatzen dutenak, erkidego-mailan eusteko aukerarik gabe, eta, gainera, gizarte-orientazioa behar dutenak.
- Patologiak dituzten pazienteak, jarduera nagusia erizaintza-arlokoa dutenak (ultzeren sendaketak, etab.).
Unitatearen helburuak:
- Egoera klinikoa, funtzionala, mentala eta soziala barne hartzen dituen balorazio geriatriko integrala.
- Ospitaleratzea eragiten duen gaixotasunaren egonkortze klinikoa eta sintomen kontrolean optimizazioa.
- Errekuperazio funtzionala.
- Azterketa farmakologikoa, polifarmazia murrizteko.
- Paziente hauskorra eta/edo zainketa aringarrien irizpideak dituena identifikatzea.
- Pazientearentzako eta familiarentzako gizarte-baliabideei buruzko orientazioa ematea, oinarrizko gizarte-zerbitzuekin koordinatuta, alta emateko gizarte-laguntzako baliabideak kudeatzeko.
Unitateak diziplina anitzeko talde bat du, besteak beste:
- Geriatra medikua, Zainketa aringarrietan masterra duena.
- Erizain erreferentziala.
- Erizain geriatrikoak.
- Auxiliarrak.
- Gizarte langilea.
- Terapeuta okupazionalaren eta fisioterapiaren laguntza.