HomeVI. MatiaZaleak ekitaldia: aurten pandemiaren bizipenak ardatz nagusi izanda

VI. MatiaZaleak ekitaldia: aurten pandemiaren bizipenak ardatz nagusi izanda

13.11.2020
  • Pertsonen % 67k uste du adinekoak beste adin-talde batzuk baino zama handiagoa direla osasun- eta ekonomia-sistemarako.
  • MatiaZaleak mila ‘MatiaZale’ra iristear dago
  • Alex Txikon, ibilbide eta nazioarteko proiekzio handiko mendizaleak, MatiaZaleak 2020 saria jasoko du.
  • Ekitaldia zuzenean jarraitu ahal izango da esteka honetan: (https://www.youtube.com/watch?v=QPJDYJ58QKg)
  •  (Donostia, 2020ko azaroaren 15a). VI. MatiaZaleak ekitaldia aurreko edizioetatik guztiz bestelako egoeretan egingo da aurten, pandemia dela eta, ezinezkoa izango bait da ohikoa den bezela presentzialki biltzea Matia Fundazioari laguntzen dioten pertsona, elkarte eta erakunde guztiak.  Pertsonei zahartze-prozesuan laguntzeko eta haien ongizatea hobetzeko, haien autonomia eta duintasuna sustatzen duten ezagutza eta zerbitzu pertsonalizatuak sortuz: hori da gure xedea eta horrekin bat egin ohi duten erakunde eta pertsonak ekitaldian bildu ohi gara. Aurten, MatiaZaleaken urteko ekitaldia online emitituko da Matia Fundazioaren Youtube kanaletik, pandemiaren inguruko bizipenak ardatz harturik.

    Nabarmentzekoa da, hain urte korapilatsu honetan, komunitateak handitzen jarraitu duela, ia 1.000 MatiaZale dituela, eta hainbat ekimen abiarazi direla, horietako asko COVID-19ak sortutako egoerarekin lotuta.

    Pandemiaren garaian estereotipoei eta zahartzeari buruz egindako ikerketa baten emaitzak aurkezteko aukeratutako esparrua ere ekitaldian izan da. Azterlan honek honelako datuak uzten dizkigu:

    • Pertsonen %53ak uste du adinekoek konfinamendu-murrizketa handiagoak izan beharko lituzketela beste adin-talde batzuek baino.

    • Adineko pertsonen %76ak beste adin-talde batzuek baino beldur handiagoa diote kutsatzeari.

    • Pertsonen %67ak uste du adinekoak beste adin-talde batzuk baino zama handiagoa direla osasun eta ekonomia-sistemarako.

    Alex Txikon, MatiaZaleak 2020

    Alex Txikonek 2020ko MatiaZaleak aitortza jasoko du Txema Odriozola EuskoFederpeneko presidente ohiaren eskutik. Alexek hilabeteak daramatza MatiaZaleakekin elkarlanean,  zentro ezberdinetan bizi diren eta mendizale amorratuak diren pertsonekin online topaketak eginez. Topaketa horiei esker, gai, kezka, erresilientzia, gainditzeak… eta guzi hori profesional baten eskutik ikasi eta gozatzeko aukera daukagu. Zalantzarik gabe, Alexen eskuzabaltasunari eta entregari esker, ibilbide luzeko ekimena da hau.

    Alex Txikonekin batera, pandemia honetan zehar Matia Fundazioa babesten ari diren boluntario, erakunde eta kolaboratzaile guztiei esker ona adieraziko diegu ere ekitaldian.

    Ekimenak:

    • #CIENFLUENCERS: nola etiketatzen dugu zahartzea komunikabide digitaletan? Zer pentsatzen dugu, baina gero zer idazten dugu horri buruz? Etiketa negatiboak erabiltzen ditugu? Horri buruzko ikerketa bat egin nahi dugu, eta, aldi berean, ikus-entzunezko bilduma bat sortu, ikusgai jartzeko eta sentsibilizatzeko asmoz.

    • NI ERE BANOA: Ekimen horren helburua irteerak modu normalizatuan egitea da, oso talde txikietan, eta parte hartzaileei benetan interesatzen zaien gaietan, haietako bakoitzaren nahiei erantzunez. Planak, egitekoak, gutako edozeinek egingo lituzkeen bezala.

    • AMONAREN IPUINA. Sortutako ipuinaren izena "Miren Matian" da, eta modu digitalean eskura daiteke. Egileak adineko lau emakume dira. Iñaki Sainz de Murietaren laguntzarekin eta Sofia Herbonen irudiekin, beren haurtzaroa eta bizitza kontatu nahi izan dizkigute, eta beren kezketara hurbildu.

    • MUSIKAREKIN EDONORA. Abian den ekimena, Zizurkilgo Fraisoro zentroan bizi diren pertsonak astero musika-eskoletara joateko aukera izan dezaten, modu normalizatuan, musika-eskolan. Ekimen honek, musikaren onurez gain, normalizazio eta integrazio komunitarioa du helburu.

    Pandemiaren eraginez adinekoei laguntzeko ekimenak

    #ESKUTIZNAGUSIAK. Konfinamenduan zehar jaso ditugun gutunak, mezuak eta irudiak elkartu ditugu, egun horien isla, idaztzi islatutako sentimenduak.

    COVIDaren bizipenak; kontatuko al dizkiogu elkarri? Ekimen hau, orain kanpainan dagoena, Gipuzkoako Foru Aldundiak MetaKultura kanpainarako hautatutako proiektuetako bat izan da, eta horregatik, lortzen ditugun dohaintza guztiak Aldundiak berak bikoizten ditu. Helburua zentroetan taldeak egitea da, Coviden izandako bizipenei buruz hausnartzeko eta bizipen horiek partekatzeko. Hortik aurrera, artean bihurtu nahi ditugu, eta lekukotasun gisa gera dadila edizio digital bat guztiontzako.

     

    MatiaZaleaki buruz

     

    Matia Fundazioaren helburuarekin identifikatzen diren eta elkarlanean aritzen diren pertsona guztiek osatzen dute MatiaZaleak: "Pertsonei zahartze-prozesuan laguntzea, haien ongizatea hobetzeko, ezagutza eta zerbitzu pertsonalizatuak sortuz, haien autonomia eta duintasuna sustatzeko".

    Matia Fundazioak sortu eta sustatzen du. Helburua gizartea sentsibilizatzea adineko pertsonen eta desgaitasuna duten pertsonen errealitateari buruz da, haien autonomia, duintasuna eta nortasuna sustatuz. Horregatik, Matia Fundazioak honako helburu hauek lortu nahi ditu MatiaZaleak ekimenarekin:

    • MatiaZaleak sarea sortzea eta horiek aintzatestea

    • Gizartea adineko pertsonen edo desgaitasuna duten pertsonen errealitateaz sentsibilizatzea, haien autonomia, duintasuna eta pertsonalizazioa sustatuz.• Adineko pertsonen, desgaitasunen bat duten pertsonen, MatiaZaleen elkarteen eta, oro har, Gipuzkoako gizartearen estali gabeko beharrak identifikatzea eta horiei erantzutea, ekimenen bidez.