HomeMatia Fundazioak polimedikazio-ratioak murriztu ditu bere egoitzetan

Matia Fundazioak polimedikazio-ratioak murriztu ditu bere egoitzetan

(Donostia, 2020ko irailaren 21a). Polimedikazioa gai konplexua da, eta erne egon behar da. Horregatik, Matia Fundazioak egoitzetan bizi diren pertsonek egunero hartzen dituzten sendagaien kopurua murrizteko proiektu bat jarri du abian.

 

Emaitzak interesgarriak dira, nahiz eta horietan lan egiten jarraitu behar den. 2016 eta 2019 artean, Matia Fundazioko profesionalek gehiegizko polifarmazia, hau da, 10 sendagai desberdin baino gehiagoren preskripsioa, % 4 2016 eta 2019 artean murriztea lortu dute.

Polifarmazia, berriz, 5 sendagai baino gehiago, % 6 murriztu dute. Ondorioz, Matia Fundazioko egoitzen bizi diren pertsonek batez beste hartzen dituzten medikamentuen kopurua 7,6tik 6,9ra jaitsi da.

Gehiegizko polimedikazioa murriztea oso garrantzitsua da; izan ere, horrela, sendagaien arteko interakzioak eta kontrako erreakzioak izateko arriskua murrizten da. Erreakzio horiek, batzuetan, oso problematikoak izan daitezke. Hori dela eta, tratamendua berrikusi behar da, unean uneko pertsonaren egoerara egokitzeko, jada beharrezkoak ez diren edo arrisku baino onurak gehiago eragiten dituzten sendagaiak kentzeko.

Nola lortu du Matia Fundazioak polimedikazioa murriztea?

Matia Fundazioak protokolo berriak jarri ditu martxan egoitzetan bizi diren pertsonen tratamenduak berrikusteko. Horretarako, farmazialariek hainbat parametroren arabera hautatzen dituzte kasuak, hala nola konplexutasunaren eta hauskortasunaren arabera, eta pertsonaren historia klinikoaren berrikuspen sakona egiten dute, eta, baliozkotutako galdetegiei jarraituz, tratamendu farmakologikoa berrikusten dute, pertsona horren uneko egoeraren arabera.

Informazio guztia bildu ondoren, kasu bakoitza bi modutara lantzen da. Saio klinikoak egitea, non farmazialariek, medikuek eta, batzuetan, erizainek beren iritzi profesionalak partekatzen dituzte ondorio bateratu bat lortzeko, mediku arduradunak tratamendua egokituz praktikara eraman dezan. Kasu honetan profesionalak trebatzeko balio du horrek. Beste kasu batzuetan, tratamenduaz arduratzen den medikuarekin egiten da bilera.

Arazo horretan sakontzeko, Matia Fundazioak UPV-EHUren udako ikastaro bat antolatu du, "Adinekoen polimedikazioa lantzea" izenekoa. Urriaren 1ean egingo da, zuzenean, aurrez aurre eta online.