InicioNoticiasPsikogeriatriako kanpo-kontsultetarako mediku baten bila gabiltza

Psikogeriatriako kanpo-kontsultetarako mediku baten bila gabiltza

02.09.2022

Matia geriatriaren sektorean 130 urte baino gehiagoko esperientzia duen erakundea gara. 1300 profesional baino gehiago ditugu, eta gaur egun gure lantaldean mediku bat bilatzenari gara Ricardo Bermingham Ospitaleko Psikogeriatriako kanpo-kontsultetan lan egiteko.

Matia Fundazioan mediku bat behar dugu Ricardo Bermingham Ospitaleko Psikogeriatriako kanpo-kontsultetan lan egiteko. Ricardo Bermingham Ospitalea (Donostia) egonaldi erdi eta luzeko ospitalea da, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin itundutako jarduera du. 115 ohe ditu, gaixoaldi eta egonaldi luzeko zerbitzuetan, psikogeriatrian, errehabilitazioan eta zainketa aringarrietan banatuta. Kanpoko kontsultetan ere jarduten du, batez ere dementzia eta nahasmendu afektiboak dituzten pazienteei arreta emateko.

Betekizunak:

Geriatriako mediku espezialista. Psikogeriatriako esperientzia eta prestakuntza hartuko dira kontuan.

Kontratu mota:

Mugagabea, 6 hilabeteko probaldiaren ondoren.

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 8: 15etatik aurrera.

Soldata: 58.000 gordin urtean

Guardiak egiteko aukera: hilean 2-3, fisikoki.

Lanpostuaren informazio gehiag HEMEN

Cartel anunciador de oferta de trabajo

Etiquetas: