Historia
Ezagutu Gaitzazu
Matia Fundazioak garapen handia izan du 130 urtetik gorako historian.
Honako hauek izan dira gure lorpenik esanguratsuenak:
1881
Fundazioa sortu genuen.
1889
Lehen arreta zentroa (Julian Rezola) ireki genuen.
1980
Ricardo Bermingham ospitalea ireki genuen.
1999
Fraisoro zentroa ireki genuen.
ISO 9002:1994 lehen egiaztagiria lortu genuen, Matiaren zentro eta zerbitzu guztietan.
2000
Avedis Donabedian saria lortu zen, kudeaketaren kalitatekoa.
EFQM ereduaren araberako lehen autoebaluazioa egin zen.
2002
Matia Institutu Gerontologikoa sortu genuen.
2003
Kudeaketa Sistema Integratuaren egiaztagiri hirukoitza lortu genuen: ISO 9001:2000, Kalitatea Kudeatzeko Sistemarena; ISO 14001:1996, Ingurumena Kudeatzeko Sistemarena eta OHSAS 18001:1999, Segurtasuna eta Osasun Okupazionala Kudeatzeko Sistemarena.
2004
Zilarrezko Q saria jaso genuen, Euskalit-Bikaintasunerako Euskal Fundazioaren eskutik.
Infanta Cristina saria (IMSERSOrena) lortu genuen.
2005
Iza zentroa ireki genuen.
Lamourous ireki genuen.
2006
Urrezko Q saria jaso genuen, Euskalit-Bikaintasunerako Euskal Fundazioaren eskutik.
2007
Elizaran zentroa ireki genuen.
2008
Argixao zentroa ireki genuen.
2009
Otezuri zentroa ireki genuen.
2011
Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak eta Matia Fundazioak hitzarmena sinatu zuten (Etxean Ondo proiektua).
2012
Zahartze arloko Berrikuntzarako Poloaren Fundazioa eratu genuen.
2013
Etxean Ondo Amaitu
2015
Más Salud Gipuzkoa saria dementziak jotako pertsona zaharren
arretan laguntza unitate berritzaile bat garatzeagatik.
Beltran Báguena saria 2015. urtean “Revista Española de Geriatría
y Gerontología” aldizkarian argitaratutako artikulurik onenari, gizarte eta
portaera zientzien esparruan.
2018
- Lehenengo Saria: Nutrisenior Madrid sarien 2. edizioa: “Praktika Egokien menua”.
- Espainiako Geriatria eta Gerontologia Elkartearen 60. Nazio Kongresuan, gizarte zientzia eta portaeraren arloan ikerlari gazteenari saria.
- BELTRAN BAGUENA SARIA gizarte zientzia eta portaeraren artikulo hoberenari: Espainiako Geriatria eta Gerontologia Aldizkarian argitaratua: “Dementzia duten eta ohiko arreta jasotzen duten talde batek eta personan oinarritutako arreta jasotzen duten pertsona talde batek duten parte hartze/engagement ikerketa”.