Arreta farmazeutikoa
Zerbitzuak
Zerbitzuaren helburu nagusia artatutako pertsona guztiek, batez ere paziente kroniko konplexu eta kroniko hauskorrak, sendagaiak behar bezala erabiltzea da, pertsonari zuzendutako arreta farmazeutikoaren ikuspegiarekin, banakako farmakoterapia ezar dadin.
Helburu honetarako:
- Artatutako biztanleriarentzat medikamentu seguru, eraginkor eta efizienteenak hautatzen dira. Hautaketa hori Farmazia eta Terapeutikaren eta Gaixotasun Infekziosoen Batzordean egiten da. Batzorde hori zuzendaritza medikoek, hainbat zerbitzutako medikuek eta ospitaleko eta egoitzetako erizainek osatzen dute, eta talde farmazeutikoak gidatzen du.
- Artatutako pertsonen tratamendu farmakoterapeutikoak berrikusten dira, eta arreta berezia jartzen zaio unean uneko bizi-egoeran dauden pertsonen tratamenduen egokitasunari, beharrari eta segurtasunari (ikus atala (tratamenduen berrikuspen sistematikoa)
- Medikazioa ematen (prestatzen) da. Horretarako, teknologia berriak daude, banaketa segurua lortzeko eta zentroetan eta ospitalean arreta ematen duten langileei sendagaien zirkuitua errazteko.
- Sendagaiei buruzko informazioa ematen zaie profesionalei
- Ikerketa- eta berrikuntza-ildoak sustatzen dira
Horrela, medikamentuen erabileran eta prozesu farmakoterapeutikoaren etapa bakoitzean ahalik eta segurtasun handiena bermatu nahi da.
Farmazia Zerbitzuka tratamenduak sistematikoki aztertzeaz arduratzen da, dosifikazio pertsonalizatuko sistema automatizatu bat erabiliz, behar diren sendagaiak prestatu eta emateko.
Prozesu diagrama
Medikazioaren berrikuspen egituratua
Dokumentua ikusi (gazteleraz)
Sendagaien Dosifikazio Pertsonalizatuko Sistema Automatizatuaren prozesua