HasieraZentroakUnitate soziosanitarioa

Unitate soziosanitarioa

Zentroak

Argixao

Zumarragan dago, izen bereko ospitalearen ondoan. Gerontologiaren alorreko aurrerakuntza guztiez hornituta dago, eta zaintza pertsonalizatuan oinarritutako arreta ereduaren arabera aritzen da, diziplina anitzeko profesionalek osatutako talde handia tarteko.

Argixao unitate soziosanitarioak kalitate handiko arreta berritzailea eskaintzen die aldi berean laguntza sanitarioa eta soziala behar duten pertsona nagusiei eta adinekoei.

Egonaldi ertain-luzeko ospitaleratzearen (alor sanitarioa) eta mendeko pertsonentzako egoitzen arteko espazioa (gizarte zerbitzuen alorra) betetzea da unitate horren helburua.

Guztiz egokitutako plazak, jarduera aretoa, jangela eta pertsona bakoitzaren beharrizan berezietara egokitutako arreta eskaintzeko zerbitzu guztiak ditu.

Argazki galeria: 
Unidad socio sanitaria, fachadaUnidad socio sanitaria, interiorUnidad socio sanitaria, habitaciónUnidad socio sanitaria, gimnasioUnidad socio sanitaria, sala de estarUnidad socio sanitaria
Zentroaren zerbitzuak: 
  • Osasun arreta, gizarte arreta eta arreta psikologiko gerontologikoak.
  • Adimen gaitasuna eta autonomia funtzionala sustatzeko programak.
  • Gizarte harremanak eta komunitateko partaidetza bultzatzeko programak.
  • Aisialdirako eta zaletasunak bultzatzeko programak.
  • Ilea apaintzeko zerbitzua (aukerakoa).
  • Podologia zerbitzua (aukerakoa).
  • Fisioterapia zerbitzua (aukerakoa).
  • Arropa garbitzeko zerbitzu propioa.
  • Jatetxe zerbitzu propioa.
0.000000,0.000000
Argixao
Barrio Izazpi, 20
20700 Zumarraga
943 72 98 48 - argixao.asocial@gerozerlan.eus
13