Logopedia

Zerbitzuak

Gure logopedia zerbitzua giza komunikazioaren nahasmenduei aurrea hartzeaz, ebaluatzeaz eta tratamendua jartzeaz arduratzen da; ahotsean, mintzamenean, hizkuntzan (ahozkoan, idatzizkoan eta keinu bidezkoan), entzumenean eta aho-aurpegietan eragina duten patologien eta alterazioen bidez azaleratzen dira nahasmendu horiek haurren eta helduen artean.

Gure zerbitzuan, tratamendu hauek eskaintzen ditugu:

  • Lesio organikodun disfonietarako ahots errehabilitazioko tratamendua.
  • Nodulu, polipo, edema, ahots kordaren paralisi, disfonia espastiko eta abarretarako tratamenduak.
  • Profesionalentzako (esatari, irakasle, entrenatzaile eta abarrentzako) ahots terapia, ozenki hitz egitean edo giro zaratatsuetan ahotsa egoki erabili eta entzunarazten ikasteko.
  • Iktusen, garezurreko eta garuneko traumatismoen, garuneko odoljarioen eta abarren ondorioz afasia duten pazienteentzako hizkuntz terapia.
  • Mintzamen terapia, hitz-moteltasuna, disartria, dislalia, ahosabaiko arrailak eta abar daudenetarako.
  • Hizkuntza terapia, hizkuntzan atzerapen sinplea eta atzerapen espezifikoa duten haurrentzat.
  • Haurren irensketa atipikoaren eta disfagia neurogenoaren aurreko tratamendua.
  • Down sindromea, adimen atzeratasuna, garapenaren nahaste orokorra edo mintzamen edo hizkuntz arazoak eragiten dituzten bestelako sindromeak dituzten haurrentzako tratamenduak.

(*)Disfonia kasuetan, aurretik Otorrinolaringologiako espezialistarengana jo behar dute eta diagnostikoaren txostena aurkeztu. 30 minutuko saioak.