Kudeaketa eta berrikuntza
Ezagutu Gaitzazu
Antolaketa eta kudeaketa eredua
Gure antolaketa ereduaren helburua da pertsonak hartzea erakundearen aktibo nagusitzat eta haiei baterako proiektu batean parte hartzeko aukera ematea; horretarako, konfiantzazko giroa sortu nahi dugu, erantzukizunez baina, aldi berean, askatasunez eta elkartasunez jokatuz, guztion sormena bideratu eta hobetzeko bideak aurkitze aldera. Horrela, Matia Fundazioaren Misioa, Ikuspegia eta Balioak hobeto lortu ahal izango ditugu.
Kudeaketa eredua
Matia Fundazioaren kudeaketa ereduan bat egiten dute Prozesu Bidezko Kudeaketa Ereduak eta gure antolaketa ereduari lotutako balioek. Horri eskerrak, informazioaren eta komunikazioaren gardentasuna, erabakitzeko ahalmena, askatasuna eta erantzukizuna, eta bezeroari eta emaitzei bideratuta egotea sustatzen ditugu.
Aintzatespenak eta ziurtagiriak
Ikusi ziurtagiriak ISO 9001 eta ISO45001
Berrikuntza eta etengabeko hobekuntza
Matia Fundazioak bitarteko eta metodologia egokiak ezarri ditu, arazoak, hobetzeko arloak, ideiak eta aukerak aurkitzeko eta, horrela, kudeaketan, jardueretan, produktuetan eta zerbitzuetan etengabe aurrera egin eta berritu ahal izateko. Sistema irekia da, interes talde guztien ekarpenekin eraikitzen dena.