Donostiako Antigua auzoko Julian Rezola zentroak instalazio oso erosoak ditu.
Egoitzak
Zentroak
Bermingham zentroa Aieten dago eta izen bereko ospitalearekin partekatzen ditu instalazioak.
Lamourous Intxaurrondon dago eta gure erreferentziazko zentroetako bat da, Pertsonarengan Ardaztutako Arreta Ereduan aitzindaria eta Matiaren Arreta Ereduaren sustatzailea delako.
Gerontologiaren alorreko aurrerakuntza guztiez hornituta dago Zumarragako Argixao, eta zaintza pertsonalizatuan oinarritutako ereduaren arabera aritzen da, profesionalen talde handi bat tarteko.
Zumaiako zentro horrek eremu zabal eta argitsuak ditu, beharrezko zerbitzu guztiekin hornitutako modulutan antolatuta.
Usurbilen kokatuta, Egurtzegiko zaintzadun etxebizitzek 110 bizileku eskaintzen dituzte 127 lagunentzat. Bizilekuak zazpi bizikidetza-unitatetan biltzen dira, hainbat solairutan.
Oiartzungo Petra Lekuona zentroa ingurune paregabean dago, landa eremuan, mendiz eta naturaz inguratuta; baina, aldi berean herriaren erdigunean dagoenez, erosotasun guztiak ditu.
Lugaritz bizitza osorako etxebizitza-eredu berri bat da, egoitzen alternatiba, eta egoera, lehentasun eta behar anitzei erantzun berri bat ematen die.