HasieraZerbitzuakDesgaitasuna duten pertsonentzako egoitza

Desgaitasuna duten pertsonentzako egoitza

Zerbitzuak

Matiak pertsonarengan oinarritutako arreta ereduaren alde egin du, eta, ondorioz, erabiltzaileak dira protagonista nagusiak.

Pertsona eta haren bizi proiektua dira arretaren ardatza eta, ondorioz, antolaketaren eta laguntza prozesuen ardatza. Modu espezializatuan erantzuten diegu ezintasun iraunkorra duten pertsonen beharrei, berdin dio ezintasunaren jatorria nahasmendu neurologikoa, baskularra, garuneko paralisi, esklerosia… den edo trafiko, lan, kirol istripuren bat den.

Haien duintasuna, eskubideak eta lehentasunak errespetatzea eta ongizate pertsonala bilatzea dira gure arreta ereduaren funtsezko balioak. Bizitzako eguneroko jarduerak eginez, pertsonaren autonomia bultzatzen da.

Banakako Osoko Balorazioan eta zentroko profesional guztien, pertsonaren eta familiaren artean prestatutako Arreta eta Bizitza Planean oinarritzen da gure arreta.

Laguntza taldea diziplina anitzeko profesionalek osatzen dute, eta autonomia pertsonala nahiko mugatua duten pertsonen arretan kualifikazio eta prestakuntza handiko profesionalak dira guztiak.