Ospitalea

Zentroak

Matia ospitalea egonaldi ertain eta luzeko zentroa da. Arreta patologiko ez-kirurgikoetan (batez ere egoera kronikoetan), patologia neurologiko eta traumatologikoetan errehabilitatzeko programetan eta gaixo terminal onkologikoen zainketa aringarrietan espezializatuta dago.

Diziplina aniztasunean oinarrituta aritzen da, gaixoa eta familia tratamendu unitatetzat hartuta. Funtsezko hiru tresna erabiltzen ditu horretarako: etengabeko ebaluazioa; gaixoarekiko komunikazio eraginkorra, beraren beharrizanei erantzuteko eta sintoma fisiko eta psikologikoak kontrolatzeko; eta familiari zuzendutako arreta eta laguntza.

Ospitalean parametro etikoak errespetatuz hartzen dira erabakiak; alegia, gaixoaren onura eta beraren nahiekiko eta autonomiarekiko errespetua. Pertsona bakoitza berezia denez beharrizanetan, gogoetan eta egoeran, protokoloak indibidualizatu beharra dago, betiere erabakiak hartzeko planteamendu zorrotza errespetatuta.

Segurtasun-gorabeheraren bat baduzu, hemen egin dezakezu jakinarazpena

Argazki galeria: 
Hospital Ricardo Bermingham, fachadaHospital Ricardo Bermingham, interiorHospital Ricardo Bermingham, recepciónHospital Ricardo Bermingham, piscinaHospital Ricardo Bermingham, habitaciónHospital Ricardo Bermingham, sala de espera
0.000000,0.000000
Hospital Ricardo Bermingham
Pinu Bidea 35
20018 San Sebastián
943 31 71 00 - hospital.bermingham@matiafundazioa.eus
13