Errehabilitazio zentroak
Zentroak
Matia Fundazioak anbulatorioko erregimenean eta Euskadiko Osasun Sistemaren estaldurapean artatzen ditu Osakidetza ko unitateek bidalitako pertsonak. Hauek dira zerbitzu horren helburuak:
errehabilitazio zerbitzura datozen pertsonen desgaitasunak ebaluatu, tratatu eta prebenitzea, sendatu edota ahalik eta hobekuntza funtzionalik onena lortzeko eta, hartara, gaixoak bidaltzen dizkiguten erakundeen aurreikuspenak asetzeko. Hori guztia, pertsonen eta profesional taldeen inplikaziorik eta gogobetetasunik ahalik eta handiena bilatuz eta inguruko herritarrek errehabilitazio zerbitzua alor horretako erreferentziatzat har dezaten.
Errehabilitazio zerbitzuak hauek hartzen ditu barne:
• Errehabilitazioko eta logopediako gaixoak kontsultara deitzea.
• Errehabilitaziorako azterketa klinikoa egitea.
• Gaixoak behar duen errehabilitazio tratamendua ematea.
• Jarduera horrek dakarren kudeaketa administratiboa eta dokumentazio klinikoa betetzea.
Zerbitzua emateko honako zentro hauek ditugu:
Zarauzko errehabilitazio zentroa
Zerbitzuak: errehabilitazio anbulatorioa
Nafarroa, 9, 20800 - Zarautz. Tel.: 943 89 43 09 - Helbide elektronikoa: rehabilitacion.zarautz@matiafundazioa.eus
Bermingham zentroa
Zerbitzuak: errehabilitazio anbulatorioa
Pinu bidea 35, Donostia. Tel.: 943 31 71 00 - Helbide elektronikoa: hospital.bermingham@matiafundazioa.eus
Amara zentroa
Zerbitzuak: errehabilitazio anbulatorioa
Karlos I.a, 1, Donostia. Tel.: 943 47 40 84 - Helbide elektronikoa: rehabilitacion.amara@matiafundazioa.eus
Usandizaga zentroa
Zerbitzuak: errehabilitazio anbulatorioa / logopedia
Usandizaga, 4, Donostia. Tel.: 943 44 00 88 - Helbide elektronikoa: rehabilitacion.usandizaga@matiafundazioa.eus
Hernani zentroa
Zerbitzuak: errehabilitazio anbulatorioa
Oriamendi pasealekua, 2, Hernani. Tel.: 943 33 56 89 - Helbide elektronikoa: rehabilitacion.hernani@matiafundazioa.eus
Sagastieder zentroa
Zerbitzuak: errehabilitazio anbulatorioa
Galizia pasealekua, 26, Donostia. Tel.: 943 32 68 13 - Helbide elektronikoa: rehabilitacion.sagastieder@matiafundazioa.eus
Lasarte zentroa
Zerbitzuak: errehabilitazio anbulatorioa
Juan de Garai, 3, behea, Lasarte-Oria. Tel.: 943 37 65 02 - Helbide elektronikoa: rehabilitacion.lasarte@matiafundazioa.eus
Centro Logopedia Arrasate (Matia Fundazioarekin itundutako zentroa)
Zerbitzuak: logopedia
Erdiko Kalea, 37 Arrasate. Tel.: 943797946