HasieraZerbitzuakMediku geriatra

Mediku geriatra

Zerbitzuak

Gure geriatriako kontsulten bidez, adineko pertsonen patologia geriatrikoak ebaluatzen ditugu. Azterketa horri esker, pertsona bakoitzaren osasun egoeraren bilakaera jarrai dezakegu.

Balorazioa diziplinarteko taldeak egiten du; hau da, mediku geriatrak, erizainak eta neuropsikologoak hartzen dute parte. Alderdi hauek aztertzen dituzte: ezagutza eta jarrera (oroimena, hizkuntza, arrazoibidea, arreta...), egoera afektiboa, egoera funtzionala eta egoera soziala.

Pazienteek arreta pertsonalizatua jasotzen dute, bizi-kalitatea hobetzea eta zahartze prozesuari lotutako patologiak prebenitu edo atzeratzea xedetzat harturik.

Kontsultako pazienteen profila:

  • Adineko pazientea, pluripatologikoa eta medikazio hartzen duena, narriadura kognitiboa aztertzera datorrena.
  • Jokabidearen alterazioa duen pazientea, dementzia izan dezakeena, balorazioa eta tratamendua jasotzera datorrena.
  • Afektibitatearen nahasmendua bai baina narriadura kognitiborik ez duen pazientea.
  • Sintomatologia psikotikoa bai baina narriadura kognitiborik ez duen pazientea.
  • Nortasun nahasmenduak dituen pazientea —familiak lasaitu eta otzan dadin nahi du—.
  • Adineko paziente pluripatologikoa, familiako medikuak bidalia polifarmazia behar duen baloratzera.
  • Mina kontrola diezaiogun datorren pazientea, kontrolatzeko zailak diren minak dituena.
  • Narriadura funtzionala eta ibiltzeko orduan ezegonkortasuna dituen pazientea.

Kontsultetan, familiei ere laguntza eskaintzen zaie, bai eta gomendioak ere, senitartekoa etxean zaintzen jarrai dezaten.