Otezuri

Egoitzak

Zumaiako zentro horrek eremu zabal eta argitsuak ditu, beharrezko zerbitzu guztiekin hornitutako modulutan antolatuta.

Antolamendu horri esker, talde txiki eta homogeneotan bizi dira egoiliarrak. Arreta zuzenagoa eta pertsonalizatuagoa ere eskain diezaiekegu; horretaz gain, etxekoa bezalako giroa sortzea lortzen dugu, egoiliarra errazago moldatzeko.

Helburu garbia du: pertsonaren eta haren familiaren ongizaterik handiena lortzea, unean-unean behar dituzten laguntzak hornituz eta adinekoaren autonomia jorratuz.

Argazki galeria: 
Centro Otezuri, fachadaCentro Otezuri, interiorCentro Otezuri, habitacionesCentro OtezuriCentro OtezuriCentro Otezuri
Zentroaren zerbitzuak: 
  • Osasun arreta, gizarte arreta eta arreta psikologiko gerontologikoak.
  • Adimen gaitasuna eta autonomia funtzionala sustatzeko programak.
  • Gizarte harremanak eta komunitateko partaidetza bultzatzeko programak.
  • Aisialdirako eta zaletasunak bultzatzeko programak.
  • Fisioterapia zerbitzua.
  • Ilea apaintzeko zerbitzua (aukerakoa).
  • Podologia zerbitzua (aukerakoa).
  • Arropa garbitzeko zerbitzu propioa.
  • Jatetxe zerbitzu propioa.
  • Garraio zerbitzua.
Plaza mota: 

Zentroak, itunpeko plazak ez ezik, plaza pribatuak ere baditu.

  • Egoitzako plaza.
  • Egoitzako plaza psikogeriatrikoa.
  • Aldi baterako egonaldiak.

Plaza pribaturen bat behar izanez gero, ez izan zalantzarik eta jarri gurekin harremanetan, Matia Orienta Zerbitzuaren bidez.

.

0.000000,0.000000
Otezuri
Sagarbidea, 4
20750 Zumaia
943 14 33 39 - zumaia.asocial@gerozerlan.eus
13