Babespeko apartamentuak
Zentroak
Autonomia maila nahikoa duten adinekoei zuzendutako etxebizitzak dira. Bizitegi unitate txiki horiek antzeko ezaugarriak dituzten egoiliarrak biltzen dituzte.
Elizaran
Donostiako Alde Zaharrean dagoen gizarte baliabideetako zentroa da Elizaran, pertsona nagusi autonomo nahiz mendekoetan eta adimen desgaitasuna edo askotariko premia funtzionalak dituzten pertsonetan espezializatua. Zentro komunitarioa da, plurala eta funtzioaniztuna, eta pertsona horien eta senitartekoen bizi kalitatea hobetzea du xede nagusi.
Autonomia maila nahikoa duten adinekoei zuzendutako etxebizitzak dira babespeko etxebizitzak. Bizitegi unitate txiki horiek antzeko ezaugarriak dituzten egoiliarrak biltzen dituzte.
Ostatuaz eta talde txikitan bizi izateko unitateez gain, osasun eta segurtasun zerbitzuak ere eskaintzen ditu Elizaran zentroak. Egoiliarra ohiko ingurunean mantentzea eta komunitatean integratzen laguntzea da helburu nagusia.
Elizaran zentroko babespeko etxebizitzek banakako gelak eta gela bikoitzak dituzte, guztiak ere egoiliarren beharrizanetara egokitutako altzari eta ekipamenduez hornituak. Etxebizitza bakoitzak beharrezko zerbitzu guztiak ditu: sukaldea, logela zabala, bainugela egokitua.
Donostian bizi diren pertsona autonomo guztiei zuzenduta daude, eta oinarrizko gizarte zerbitzuen bitartez lortzen da sarbidea.
- Osasun arreta, gizarte arreta eta arreta psikologiko gerontologikoak.
- Adimen gaitasuna eta autonomia funtzionala sustatzeko programak.
- Gizarte harremanak eta komunitateko partaidetza bultzatzeko programak.
- Aisialdirako eta zaletasunak bultzatzeko programak.
- Ilea apaintzeko zerbitzua (aukerakoa).
- Podologia zerbitzua (aukerakoa).
- Fisioterapia zerbitzua (aukerakoa).
- Arropa garbitzeko zerbitzu propioa.
- Jatetxe zerbitzu propioa.