Julian Rezola
Eguneko zentroak
Donostiako Antigua auzoko Julian Rezola zentroak instalazio oso erosoak ditu. Hirigunean bertan dago, etxe giroko eraikin batean, eta egoiliarrek nahiz euren inguru sozialak eta senideek erabiltzeko instalazio zabalak ditu, lorategi eta pasealekuekin.
Rezola erreferentzia da Matia Fundazioan, bertan ezartzen baititu terapiarik berritzaileenak eta arreta eredu berriak, adinekoen autonomia sustatuz. Helburu hau du zentroak: pertsonaren eta haren familiaren ongizaterik handiena lortzea, unean-unean behar dituzten laguntzak hornituz eta adinekoaren autonomia jorratuz.
- Osasun arreta, gizarte arreta eta arreta psikologiko gerontologikoak.
- Adimen gaitasuna eta autonomia funtzionala sustatzeko programak.
- Gizarte harremanak eta komunitateko partaidetza bultzatzeko programak.
- Aisialdirako eta zaletasunak bultzatzeko programak.
- Ilea apaintzeko zerbitzua (aukerakoa).
- Podologia zerbitzua (aukerakoa).
- Fisioterapia zerbitzua (aukerakoa).
- Arropa garbitzeko zerbitzu propioa.
- Jatetxe zerbitzu propioa.
- Garraio zerbitzua.
Plaza pribaturen bat behar izanez gero, ez izan zalantzarik eta jarri gurekin harremanetan, Matia Orienta Zerbitzuaren bidez.