Hizkuntza Eskubideak eta Pertsona Helduen zaintza
Pertsonen kultura aniztasunaren errespetua eta kulturaren eskubideen sustapena eta babesa, Nazio Arteko Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalak garatzen duen funtsezko eskubidea da.
Kultura aniztasunaren errespetua eta kulturaren eskubideen sustapena eta babesaren barne, pertsona guztien hizkuntza eskubidea bermatzea ziurtatzen da. Eskubide honen betetzea beharrezkoa da gure arloan zein gizartean.
Ondorengo irizpideetan oinarriturik; hizkuntzaren aukeraketa, jaioterria eta egoileen alfabetazte maila; gure egoitza guztien analisi bat egin zen eta Fraisoro egoitza identifikatu zen, non hizkuntza eskubideak bere osotasunean bermatzen diren egoitza bezala.
Kontutan hartuaz hizkuntza oinarrizko faktore bezala, komunikazio erreal bat lortzeko erabiltzailearen eta zaintzailearen artean; gure arreta modeloaren barne funtsezkoa iruditzen zaigu hizkuntza lehentasunaren datua jasotzea bere bizi istoriaren barruan. Bertan, non biltzen saiatzen garen, beraien momentu pertsonal garrantzitsuak, ohiturak, gustuak eta itxaropenak ezagutzen ditugularik.
Hizkuntza funtsezko aktibo bezala lantzen badugu, pertsonen arteko erlazioetan honako hau lortzen dugu:
- Edukiaren gaien ulermen eta komunikazioa
- Sortzen den erlazioa eta ingurua, konfidantzazkoa eta lasaitasun giroan
- Errespetua ohiturei eta kulturari
- Pertsonarekiko duintasuna
- Bere eskubideari errespetua
- Bere osasun eta egoera sozioafektiboan izan dezakeen eragina
- Beharrak eta desioak hobeto espresatu eta ulertzeko gaitasuna
Hau da gure ikusmira. Zer iruditzen zaizue? Nola lan egiten dezute zuen egoitzetan arlo hau?
Otsailaren 19 Fraisoro egoitzatik Tolosan antolatu zen mahai inguru batera gonbidatuak izan ginen, non bertan “Hizkuntzaren garrantzia, adineko pertsonen zaintzan“ hitzegin genuen. Hau Tolosako udalak antolatzen zuen.