Errehabilitazio Unitatea
Zentroak
ERREHABILITAZIO UNITATEA
Unitateak 41 ohe ditu, eta helburu nagusi hau:
Gaixoen desgaitasunak ebaluatu, tratatu eta prebenitzea, guztiz sendatzeko edota bizitza arruntean txertatzeko ahalik eta hobekuntza funtzional egokiena lortzeko. Horretarako, banakako arreta etengabea eta integrala eskaintzen zaie, desgaitasunaren alderdi fisiko eta funtzionalak ez ezik, gaixoaren komorbilitatea eta baldintza psikiko, emozional eta sozialak ere aintzat hartuta.
Helburu espezifiko hauek ditu:
- Behin gaixotasunaren fase akutua gaindituta, ahalik eta suspertze funtzionalik handiena lortzeko behar dituen zerbitzuak eskaintzea.
- Ahalik eta bizitza kalitate handienaz txertatzea berriro familia ingurunean edota baliabide sozial/sanitario egokienean, betiere gaixoak behar dituen zaintzek jarraitutasuna izango dutela bermatuta.
- Gaixoa eta familia hondarreko desgaitasuna egoki erabiltzeko trebatzea.
Unitate horretan ortogeriatria proiektua jarri da abian.
2010. urtean ORTOGERIATRIA unitatea sortu zen, aldaka haustura jasan eta tratatu ondoren, Donostia Ospitaleko eta Bidasoa Ospitaleko traumatologia zerbitzuek alta goiztiarra ematen dieten gaixoak artatzeko. Unitateak aldaketa positiboa ekarri du errehabilitazio prozesuan; izan ere, artatutako gaixoen profila zabaldu eta aurretiko egoera psikofisiko hobea dutenak ere hartzen ditu orain.