"Miren Matian" ipuiaren aurkezpena
Gaur goizean "Miren Matian" ipuina aurkeztu da Matia Fundazioan. 12 orrialdeko lan laburra, Matia Fundazioko zentro batean bizi diren eta haien bizitza-istorioak partekatzen dituzten pertsonen egunerokotasuna kontatzen duena.
Maria, Amaia, Carmen eta Arantxak idatzi dute ipuina, Matia Fundazioko Bermingham zentroan bizi dira guztiak, eta biloba baten eta bere lagun-taldearen bisita birsortu dute, gizarteari ezagutarazteko nola ikusten duten haiek bizitza zentroan.
Ahalegin horrek saria izango du orain; izan ere, Kutxa Fundazioaren finantzaketa eta MatiaZale diren beste pertsona batzuen emateei esker, 4.000 ale argitaratu dira, eta Matia Fundazioan bizi diren pertsonen, Matiazaleen eta Matia Fundazioarekin belaunaldien arteko jarduerak egin ohi dituzten 25 ikastetxeen artean banatuko dira.
Gazteenak dira "Miren Matian" ipuinaren hartzaile nagusietako bat. Adinekoen eta zahartze- prozesuaren inguruko estereotipoak apurtzea, gazteak bereziki (baina guztiak orokorrean) sentsibilizatzea, belaunaldien arteko hurbilketa sustatzea eta, jakina, ekimen hau aurrera eraman duten pertsonen autoestimua hobetzea, ditu helburu argitalpen honek.
Maria, Amaia, Carmen eta Arantxak Iñaki Sainz de Murieta idazlearen eta Sofia Herbón ilustratzailearen laguntza izan dute ipuin hau egiteko orduan.
Iñaki Sainz de Murieta idazle gipuzkoarra da, eta helduentzako fikzioa lantzen du nagusiki, bai eleberrietan, bai kontakizun laburretan. Bereziki garrantzitsuak dira bere azken argitalpenak haur eta gazteentzako, "Kanideren abenturak" bilduma osatzen dutenak.
Sofia Herbón Strata uruguaitar jatorriko artista eta ilustratzailea da, eta Donostian bizi da 2017tik. Sofiarentzat oso garrantzitsua da materialekin esperimentatzea, adierazteko beste modu sortzaile batzuk bezala, izaki bakoitzak duen berezitasunari garrantzia ematen saiatuz. Eta hori, zalantzarik gabe, "Miren Matian” ilustrazioetara helarazi du.
"Miren Matian" ipuinaren argitalpena MatiaZaleakek sustatu du. Matia Fundazioaren xedearekin identifikatzen diren eta laguntzen duten pertsona eta elkarte guztiek osatutako ekimena: "Pertsonei zahartze-prozesuan laguntzea, haien ongizatea hobetzeko, haien autonomia eta duintasuna sustatuko duten ezagutza eta zerbitzu pertsonalizatuak sortuz".
Matia Fundazioak sortu eta sustatu du ekimena, eta helburua da gizartea sentsibilizatzea adinekoen eta desgaitasunen bat dutenen errealitateaz, haien autonomia, duintasuna eta nortasuna sustatuz.
Amaitzeko, otsailaren 16an, 11: 00etan, "Miren en Matia" ipuinaren aurkezpen irekia egingo da Matia Fundazioko Bermingham zentroan. Izen-ematea Jardunaldia: http://www.matiazaleak.net/es/noticias/presentacion-del-cuento-miren-en-matia