Matiak artea, kultura eta dementziari buruzko jardunaldi aitzindaria antolatu du Donostiako Aquariumean
- Topaketak DCUM proiektu europarra ixteko balio du, hiru urtetan zehar EBko lau herrialdetan (Danimarka, Belgika, Herbehereak eta Espainia) dementziaren esparruko praktika artistiko eta kulturala aztertu duen ekimena.
- Hitzorduan zehar, dementzia duten pertsonek, senitartekoek eta zaintzaileek argazki- eta dantza-jarduerez gozatu ahal izan dute.
Joan den ekainaren 8an, Donostian "Artea eta kultura, dementziaren bizi-zentzuaren leihoa" ekitaldia egin zen. Bertan, Estatuko hainbat komunitatetako berrogeita hamar pertsona baino gehiago bildu ziren Aquariumeko auditorioan, eta 'Dementia in Cultural Mediation' (DCUM) proiektuaren esparruan sortutako emaitzak eta materialak ezagutzera eman ziren.
(Irakurtzen jarraitzeko deskargatu Prentsa ohar osoa)