Eguneko zentroa
Zerbitzuak
Gure eguneko zentroak, laguntza zentro espezializatuak dira. Horietan, adinari lotutako arazoak dituztenei laguntzen diegu egunean zehar. Arazo hauez ari gara, besteak beste: Bakardadeaz eta desgaitasun fisikoaz, mentalaz nahiz funtzionalaz.
Zerbitzuan, Matiak landutako ereduaren arabera jarduten dugu: pertsonarengan ardaztutako arreta-ereduaren arabera, alegia. Pertsona eta haren bizitza proiektua dira arretaren erdigunea. Pertsonaren duintasunarekiko, eskubideekiko eta lehentasunekiko errespetua eta ongizate pertsonala dira gure arreta ereduaren funtsezko balioak, eta, horregatik, argi eta garbi pertsonari zuzenduta daude zentroaren antolamendua eta arreta.
Banakako Osoko Balorazioan eta zentroko profesional guztien, pertsonaren eta familiaren artean prestatutako Arreta eta Bizitza Planean oinarritzen da gure arreta.
Zentroko taldea diziplina anitzeko profesionalek osatzen dute, eta adinekoen arretan kualifikazio eta prestakuntza handiko profesionalak dira guztiak.
Eguneroko jardunak eginez, pertsonaren autonomia eta independentzia bultzatzen dira.
Pertsonak eta haren senideek erreferentziako profesional bat izango dute, zentroko laguntza taldean zehazki norengana jo jakin dezaten.
Nola egiten dugu?
- Pertsonaren gustuak, nahiak, trebeziak eta bizitzaren historia aztertuz eta baloratuz, etxeko giroa eta aseko duten eguneroko jarduera egokiak eskaintzen ahalegintzen gara, ahal den heinean aktibo eta parte-hartzaile jarrai dezan.
- Gurera etortzen den unetik bertatik, bilakaeraren jarraipena egiten diogu, egoeraren arabera jarduerak aldatuz joan eta beharrizan berrietara moldatzeko.
- Pertsonari arreta eskaintzen dioten profesional guztiak komunikatu egiten dira etengabe eta diziplina anitzeko ikuspegiz (medikoa, sanitarioa, soziala, psikologikoa, eguneroko arreta...) egiten dute lan, arazoak sortzen direnean irtenbide global eta koordinatuak eskaintzeko.
- Senideekin harremanetan egoten gara etengabe, eta erabaki batzuetan, zentroko bizitzan eta jardueretan beraien partaidetza eskatzen dugu.
Plaza pribaturen bat behar izanez gero, ez izan zalantzarik eta jarri gurekin harremanetan, Matia Orienta Zerbitzuaren bidez.
Julián Rezola
Zarautz etorbidea, 123, 20018 - Donostia
Ikusi zentroa
Elizaran
Fermin Kalbeton, 19, 20003 - Donostia
Ikusi zentroa
Bermingham
Pinu bidea, 35, 20018 - Donostia
Ikusi zentroa
Lamourous
Joseba Zubimendi, 1, 20015 - Donostia
Ikusi zentroa
Argixao
Izazpi auzoa, 20, 20700 - Zumarraga
Ikusi zentroa
Fraisoro
Elbarrena auzoa, 12, 20150 - Zizurkil
Ikusi zentroa