09.05.2022
Matia geriatriaren sektorean 130 urte baino gehiagoko esperientzia duen erakundea gara. 1300 profesional baino gehiago ditugu, eta, gaur egun, gure lantaldean Gipuzkoako Matiako zentroetako giroen-arduradun bat sartzea bilatzen dugu.
Lanpostuaren eginkizunak honako hauek izango dira:
- Matiako zentroetako inguruneak eta espazioak koordinatzea, gainbegiratzea, hobetzea eta zaintzea.
- Garbiketako eta ikuztegiko prozesuak koordinatzea, gainbegiratzea eta hobetzea. Hori guztia, zentroetako, zerbitzuetako eta prozesuetako taldeekin lankidetzan.
Profil profesionala:
- Ez da titulazio espezifikorik behar
- Lanpostua erdi-mailako teknikari-mailari dagokio.
- Oso positiboki baloratuko da lanpostuari dagozkion gaiei buruzko ezagutza eta prestakuntza, bai eta pertsonarengan oinarritutako arretaren gaineko ezagutza ere.
- Erabiltzaile-mailako ezagutza informatikoak
- Euskara
Beharrezko eskumen-betekizunak:
Lidergoa, ekimena, ikasteko eta berritzeko kezka, taldean lan egiteko gaitasuna, inplikatutako pertsonekin eta taldeekin lankidetzan egindako aurrerapenen plangintza, antolaketa eta jarraipena egitea, proiektuan inplikatzea.
Lanpostuaren informazio gehiago HEMEN