HasieraBerriakKomunikatua: Matia Fundazioa - Argixao Zentroa

Komunikatua: Matia Fundazioa - Argixao Zentroa

01.01.2017

Gaur goizaldean, 00: 30ak aldera, sute bat piztu da < strong>Zumarragako Argixao zentroko unitate soziosanitarioko gela batean. Sua, oraindik ezagutzen ez ditugun arrazoiak tarteko, zentroko bigarren solairuko gela bateko armairu batean piztu da. Detekzio- eta euste-sistemen funtzionamendu perfektuari eta zentroko langile guztien erantzun arin eta egokiari esker, eraginpeko gelaren espaziora mugatu dira haren ondorioak. & nbsp; Zentroko ebakuazio-protokoloa eta larrialdi-plana aktibatu dira, eta unitateko pertsona guztiak eremu sektorizatu eta seguru batera eraman dira.

Osakidetzako protokoloak aplikatuz, eta zentroko mediku-taldeak egindako balorazioaren ondoren, Zumarragako, Donostiako eta Arrasateko ospitaleetara bideratu dira unitateko 27 erabiltzaileetatik 15, kea arnastu dutelakoan.

Une honetan, 15 pertsonetatik 13 zentroan bertan edo bertara bidean daudela baieztatzen dugu. Sua piztu den gelako pertsona eta beste erabiltzaile bat Donostia Ospitalean daude. 

Eskerrak ematen dizkiegu zentroko < strong>langile -en lan ona, ausardia eta konpromisoagatik, < strong>familia -en erantzun eta ulermenagatik eta < strong>suhiltzaileen eta osasun-langileen erantzun azkar eta eraginkorragatik. Era berean, eskerrak eman nahi dizkiogu < strong>Gizarte politiketako Saileko diputatuari , < strong>Maite Peña & nbsp; eta < strong>Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioko diputatuari, Imanol Lasa , eta Rosa Maizari, Zumarragako Udaleko Alclade tenienteari & nbsp; bisita egiteagatik.