HasieraBerriak«Lehenengo, pertsonak: gu zaintzea nahi genukeen bezala zaindu besteak» gutunaren aurkezpena

«Lehenengo, pertsonak: gu zaintzea nahi genukeen bezala zaindu besteak» gutunaren aurkezpena

01.01.2016

Obra Social ”la Caixa”k Lehenengo, pertsonak: gu zaintzea nahi genukeen bezala zaindu besteak gutuna aurkeztuko du datorren ekainaren 1ean, Madrilgo CaixaForumen. Agiri hori «Lehenengo, pertsonak: gu zaintzea nahi genukeen bezala zaindu besteak» izeneko bileren emaitza da. Hausnarketa-foro hori iazko urtarriletik aurrera jorratu da Espainiako hainbat hiritan, adinekoen beharrizanen eta haiek zaindu eta artatzeko eredurik egokienaren inguruan hitz egiteko.

Obra Social “la Caixa” k antolatutako bilera horietan esparru publikoko nahiz pribatuko eragile ugari bildu dira, zaintza behar duten adinekoen nahiz horiek zaintzeaz arduratzen diren pertsonen trataera eta arreta egokia bermatzeko oinarrizko printzipioak adosteko asmoz.

«Lehenengo, pertsonak: gu zaintzea nahi genukeen bezala zaindu besteak» gutunaren aurkezpena

Prozesu horretan, herritar, profesional eta aditu ugariren iritzia bildu da zainduak izateko eta zaintzeko beharrizanaren harira, orotariko jarduera-eremuetatik abiatuta eta batez ere egungo eta etorkizuneko egoera soziala kontuan izanda.

Adinekoen zaintza bermatzeko oinarrizko printzipioen gutuna da hausnarketa kolektiboko prozesu horren emaitza,: bereziki egoerarik ahulenean dauden biztanle taldeei zuzendua.

Gure zuzendari zientifiko Mayte Sanchok aktiboki hartu du parte agiria prestatzeko lanetan.

Gutuna aurkezteko, jardunaldi berezia egingo da, honako programa honekin:

Ekainaren 1ean

10:30 – 11:00 Harrera eta akreditazioa

11:00 – 11:05 Aurkezpena

11:05 – 12:00 Hasierako hitzaldia
Francesc Torralba, etikako katedraduna Ramon Llull unibertsitatean

12:00 – 13:00 Eztabaida
   Moderatzailea: Iñaki Gabilondo, kazetaria.
Koldo Aulestia, Euskadiko Alzheimer Federazioko lehendakaria
; Javier Barbero, Madrilgo Udaleko Segurtasun, Osasun eta Larrialdietako zinegotzia
; Mª Ángeles Durán, Gizarte Zientzietako Ikerketako Sari Nazionala

13:00 – 13:30
Lehenengo, pertsonak: gu zaintzea nahi genukeen bezala zaindu besteak gutunaren aurkezpena
Mayte Sancho, Matia Institutu Gerontologikoko zuzendari zientifikoa
; Marc Simón, Fundación Bancaria “la Caixa”ren Gizarte Arloko zuzendari korporatiboa

13:30 – 14:00 Aperitiboa