HasieraBerriakMatia Fundazioak eta “la Caixako” Gizarte Ekintzak 1.300 gaixo aurreraturi baino gehiagori eskaintzen diete laguntza Gipuzkoan

Matia Fundazioak eta “la Caixako” Gizarte Ekintzak 1.300 gaixo aurreraturi baino gehiagori eskaintzen diete laguntza Gipuzkoan

01.01.2013

Gaixotasun Aurreratuak dituzten Pertsonei Osoko Arreta eskaintzeko "la Caixa" Gizarte Ekintzaren programak arreta psikologiko, sozial eta espiritual espezializatua eskaintzen die gaixotasun aurreratua duten pertsonei eta haien familiei. 29 talderen bidez Espainia osoan jarduten duen proiektu aitzindaria da, eta dagoeneko 100.000 pertsona baino gehiago artatu ditu.

Gipuzkoan, Matia Fundazioko profesional talde baten bidez garatzen da programa hori. Orain arte, lurraldeko 1.310 gaixori eta 2.248 senideri eskaini die arreta, Matia Fundazioko Ricardo Bermingham ospitalearen, Donostia ospitalearen, Mendaroko ospitalearen eta Donostiako, Mendaroko eta Bidasoako etxez etxeko ospitaleratze zerbitzuen bidez.

Bizitzaren bukaeran, gaixotasun aurreratuak dituzten eta arreta psikosoziala jasotzen duten paziente gehientsuenek aldartea eta sintoma psikologikoak hobetzen dituzte, hobeki egokitzen dira gaixotasunera eta bakezkoak egiten dituzte beren buruekin.

1.300 gaixo aurreraturi baino gehiagori eskaintzen diete laguntza Gipuzkoan


Dokumentu erantsia:  PrentsaOharraNotadePrensaMatiaFundazioaOSlaCaixa.pdf