03.12.2014
Abenduaren 3an Euskararen Eguna ospatzen da. Egun horretarako, eta Euskararen Lantaldearen bitartez, taldeko profesional guztiei zuzendutako ekintza bat antolatu da.
Gure jardueretan, komunikazioa dugu tresnarik garrantzitsuena, eta erabiltzaileen hizkuntza babestea da gure helburuetako bat. Gure zerbitzuetan komunikazioa hobetu nahi baldin badugu, erabiltzaileari aukera eman behar diogu erosoen eta seguruen erabiltzen duen hizkuntzan aritzeko.
Ikur bat diseinatu dugu, gure erakundeko profesional elebidunak identifikatzeko.