Ama hizkuntzan komunikatzea gakoa da adineko persona eta fragilitate egoeran dauden pertsonen arretan
Matia Fundazioan pertsonei zahartze prozesuan laguntzen diegu, eta laguntza horren oinarria, bere beharrak eta lehentasunak jakiteko, komunikazioa da. Hizkuntza, beraz, oinarrizko baliabide bat da, eta norberak bere ama hizkuntzan hitz egiteko behar eta eskubideak bermatzea dugu helburu. Are eta gehiago adineko edo/eta fragilitate egoeran dauden pertsonekin.
Horregatik, 2007. urtetik aurrera euskara plana eta hizkuntza politika sortu genituen, Kalitate Politika orokorrean barneratuak daudenak. Hiru helburu orokor ditugu:
- Gure erabiltzaileen hizkuntza aukeraren eskubidea bermatu beharraz jabetuarazi, gure jarduerak eta zerbitzuak euskaraz ere eskain ditzagun, legeak adierazi bezala.
- Helburu hori lortzeko erakunde osoa sensibilizatzea.
- Kultura hau langile guztien laneko dinamika arruntetan ezartzea.
Eta hauek dira gure helburu zehatzak:
- Herritar erabiltzaileekin ditugun harremanetan, ahoz zein idatziz, bi hizkuntza ofizialak erabiltzeko aukera osotasunean eman dadin bultzatzea
- Irudi korporatiboan eta hizkuntza paisaian bi hizkuntza ofizialen presentzia osotasunean emateko sustapena egitea
- Bertako langileen hizkuntza-gaitasuna handitzea.
- Barruko lan harremanetan, ahoz zein idatziz, euskararen erabilera areagotzea.
- urtean zehar bezeroen % 27k euskara hautatzen zuen komunikaziorako hizkuntza bezala.
Eskakizun eta hautaketa horrekin bat eginda, langileen euskara errolda ere osatu dugu. 2018ko datuen arabera, langileen %48 elebiduna da, eta beste %17k zerbait daki. Zifra honek ordea, ez du bermatzen beti euskaraz arreta eman ahal izatea, eta hori hobetzeko asmoz, hau da, helburu guztiei erantzuna eman eta gaitasuna areagotzeko, Euskara Lan Taldea dago. Lan talde horrek helburuen jarraipena eta haiek lortzeko ekimenak abiarazten ditu.
Irudia eta komunikazio arloan adibidez, gure errotulazioa elebiduna da, webgunea, publizitate eta marketina, sare sozialak… dena elebidun jartzeko irizpidea dugu, euskara lehenesten.
Barne eta kanpo harremanetan berriz, ahozko eta idatzizko komunikazioak elebidunak dira, mahai gainekoak eta txapak ditugu euskal hiztunak identifikatzeko, euskara ikastaroak, barne sistema informatikoak euskaratu, pertsonen kudeaketan eta aukeraketa prozesuan hizkuntza eskakizunak integratu, eta sensibilizazio ekintzak egin ditugu (Euskaraldia, Korrika, Euskararen eguna, Mintzanet…)
Eta hizkuntza kudeaketan baliabideak jarriaz, itzulpenak, baliabide pertsonalak, diru-laguntzak lortzea eta abar ahalbideten saiatzen gara.
Matia Fundazioan euskararen erabilera sustatu nahian eta normalizazio prozesuan dugun konpromisoa kontuan izanik, Euskara Gida landu eta argitaratu dugu. Horren helburua euskara erabiltzerakoan langileek autonomia eta segurtasun gehiago izatea da. Eskuliburu honetan hizkuntza-eskubideen inguruan nola jokatu eta lanean ohikoenak diren esaldi eta terminoak jasotzen dira. Hemen ikusi dezakezue gida.