Bero-bolada… Arazo bat daukagu
Beroak, batez ere hezetasunarekin batera, areagotu egiten du heriotza-arriskua. Osasun-erakundeetako iturrien arabera, azken bi udetan 35 pertsona hil ziren tenperatura altuen ondorioz. Udan, larrialdi-zerbitzuetara joaten diren adinekoen kopurua % 20-25 handiagoa da.
Heriotza- edo gaixotasun-arriskurik handiena duten pertsonak honako hauek dira: adinekoak, oso gazteak, gaixo mentalak, Alzheimerra duten gaixoak, immobilizatuta daudenak, bihotzeko eta biriketako gaixotasunak dituzten pazienteak, sukarra duten pazienteak edo gehiegizko pisua duten pertsonak.
Beroak likidoen galera eragiten du lehenik eta behin, eta jakin beharra dago zahartzeak zailtasunak eragiten dituela beroari eman beharreko erantzunaren erregulazioan.
Transpirazio-sistemek organismoan ohi baino neurri handiagoan jarduten dutenean, organismoa bera ahultzen dute azkenean. Bi egoera mota ager daitezke:
Beroak eragindako akidura: izerdiaren areagotze handia, muskuluetako arranpak, ahultasuna, zorabioak, goragaleak eta pultsu bizkorra eta ahula (buruko minarekin batera) agertzen dira.
Intsolazioa: tenperatura igotzen da, larruazal gorritua edo lehorra izaten dugu, transpirazioa falta da, eta nahastea edo kontzientzia-galera gertatzen da.
Iturria: Flickr
Egilea: J.C. Darcy
Osasun-zerbitzuen erabiltzaile nagusiak adinekoak direla kontuan hartuta, gai izan behar dugu adinekoen zerbitzuak eta premiak berriz bideratzeko eta egokitzeko, haiek baitira osasun-sistemaren erabiltzaile nagusiak.
Beroari aurre egiteko aholkuak:
Ez utzi inor itxita dagoen auto batean inoiz, ezta denbora-tarte labur baterako bada ere, eta are gutxiago haurrak eta adinekoak.
Edan 2 edo 3 litro egunero (ura eta zukuak batez ere). Edaririk onenak ahotiko seruma, etxeko seruma eta kirol-edariak dira. Ez edan edari alkoholikorik kafeinarekin edo azukre gehiegirekin. Edariak ez dira hotzegi hartu behar, urdaileko mina eman baitezakete. Egarririk gabe edan behar da, horra hor immobilizatuta dauden edo gaixotasun neurodegeneratiboak dituzten pertsonen zentro gerontologiko guztietara zabaldu beharreko aholkua.
Intentsitate handiko jardueren kasuan, egunaren hasieran edo amaieran egin behar dira. Jarduera horien artean, erosketak sartzen dira.
Edozein jardueratan, maiz hartu behar da atseden.
Arropa argiak, arinak eta zabalak. Ahal bada, zuntzak utzi eta kotoia erabili behar da nagusiki (zenbat eta itxiagoa hobe). Garrantzitsua da burua estaltzea.
Fotobabesa: oro har, aurpegian 50etik gorako babesa behar da, eta gorputzean, berriz, 20-40koa. Eguzkitako betaurreko homologatuak erabili behar dira arriskurik handieneko aldietan, 12:00etatik 17:00etara bitarte.
Elikadura arina eta maizkoa, entsalada, fruta eta jogurtean aberatsa. Bost otordu txiki egin behar dira egunean, fruta eta barazkiak sartuta eta frijituak eta hestebeteak saihestuta. Izan ere, gatz kantitate handia dute eta, egarria eragiteaz gain, izerdia eta likido-galera areagotu dezakete.
Bainu edo dutxa freskagarria astiro eta bat-bateko tenperatura-aldaketarik gabe egin behar da, digestioaldian batez ere: Zuhurtziazko denbora bi ordu inguru da.
Haurrak eta adinekoak nola dauden egiaztatu behar da maiz, batez ere bakarrik daudenean edo mendekoak direnean.
Medikuari kontsulta egin behar zaio adinekoak hartzen dituen sendagaiekin (diuretikoekin, hipotentsoreekin, antihipertentsiboekin –oro har– eta psikosirako erabiltzen diren sendagaiekin edo lasaigarriekin) eta beroarekin arriskuak daudenean. Adierazitako botika horiek guztiek gure organismoak hipertermiari erantzun behar dionean nagi samar jokatzea eragin dezakete.
Akidura-sintomak agertzen badira: leku fresko batera joan behar da, itzaletan jarri, atseden hartu eta likidoak edan.
Leihoak itxi eta etxebizitza ilundu egin behar da egunez, eta leihoak ireki eta etxea aireztatu arratsean eta gauez.
Haizagailua lagungarria izan daiteke freskatzeko, airea mugitzen baitu. Beroak jarraitzen badu, etxeko aire girotuaren kulturan sartzeko aukera dago. Edonola ere, adi egon behar dugu, eta barruti komunitarioak erabiltzean (zineak, jatetxeak, merkataritzaguneak, aurrezki-kutxak, bankuak eta abar) aire girotua dutenak aukeratu.
Bena-gutxiegitasunaren kasuan: eguzkia, gerriko edo galtzari estuak, ur beroko bainuak eta zangoak gurutzatzea saihestu behar dira. Hondar bustian edo itsasbazterrean ibiltzea da onena.
Atseden hartzean, hankak gora jarri behar dira beti.
Udarako beste aholku batzuk
Bidaiak: txosten medikoaren fotokopia, erreserbako sendagaiak.
Ibilgailuak gidatzean: ez gidatu puntako orduetan, gauez eta gaizki argiztatutako errepideetan.
Beherako arinaren kasuan: dieta astringentea + ahotiko seruma (litro 1 ur + 4 koilarakada azukre + 3-4 koilaratxokada mahaiko gatz + 1 koilarakada bikarbonato + 1 edo 2 limoi zati).