Futbola oroitu ahal izateko Rezolan. Oroitzen jokaldi hura?
Real Sociedad Fundazioa, Futbol Jokalari-ohien Elkarteen Federazio Espainiarra eta Real Sociedadeko Jokalari-ohien Elkartearen inplikazioari esker, eta Real Sociedad eta Matia Fundazioaren akordioaren ondorio bezala, futbolean oinarritutako Erreminiszentzia Programa bat burutzen ari da narriadura kognitiboa duten gure Rezola zentroko egoile batzuekin, eta helburu nagusi bezala adineko pertsona eta beraien familiartekoetan ondorengoak ditu: memoria hobetu, sormen aukerak eman, gizarteratzea hareagotu, autoestima maila igo, ongizatea sustatu…
Iada hilabete bat damarkigu martxan asteroko sesioekin eta Anoetara eta Errealaren Museora irteera bat egingo dugu. Astero Bixio Gorriz, Mitxel Loinaz eta Andoni Ayarza edo Jose Mª Martinez etortzen dira.
Sesioak konfidantzazko giro batean burutzen dira, oso arin pasatzen dira, barrez eta giro onean, oroitzen eta beste era batera espresatu ezin dituzten gauzak azaltzen parte hartzen duten pertsonek (narriadura kognitibo larria dute), beraien artean hitz egiten, portaera arazoak desagertzen dira, beste programa edo ekintzetan parte hartu nahi ez duten pertsonek parte hartzen dute…
Programan partehartzen ari diren langileen (Idoia Larrumbide, Josetxo Miranda eta Marijo Garate) hitzetan: esperientzia ikaragarria izaten ari da partehartzen duten egoileentzat, familiartekoentzat eta langileentzat.
“Bizi-istorio bat prestatu dute bakoitzarena, beraien familiartekoek ekarritako futbolarekin lotura duten argazkiekin eta oso aberasgarria izaten ari da guztiontzat. Kuriositate bat: astero porra bat egiten dute Errealaren partidoaren emaitzarekin eta nahiz eta guztiek asko ulertu futbolaren inguruan… Aurreko asterarte ez zuten asmatu ezta bat! Aurreko astean lehenengoa!! Eskerrak oraindik aste batzuk gelditzen diren porrarekin jarraitzeko…. Jarraituko dizuegu kontatzen. Zer diozue zuek hurrengo emaitzari buruz?”