HasieraBlogaGripearen aurkako txertoa

Gripearen aurkako txertoa

Gripeak 3.000 heriotza inguru eragiten ditu urtean, eta 60.000.000 lanordu galtzen dira gripearen ondorioz. Halaber, ezintasun iragankorren % 17,4 eragiten ditu, eta horrek 210.000.000 euroko galerak dakartza.

INDIKAZIOAK:

65 urtetik gorako pertsona guztiak, instituzio itxietan bizi diren pertsonak, gaixo kronikoak (diabetikoak, bronkitiko kronikoak, bihotz- eta giltzurrun-gutxiagotasuna dutenak eta abar) eta zerbitzuetako langileak, hala nola poliziak, suhiltzaileak, osasun-arloko langileak eta abar.

Normalean, aurreikusitakoaren arabera biztanleria kaltetuko duten eta bizi garen lekuraino iritsiko diren hiru anduiak biltzen ditu txertoak; hortaz, neurrira egindako txertoa da. Erantzunik handiena 10-14 egunetan izaten du, baina astebeteko epean hasten da defentsak hobetzen.

ERAGINKORTASUNA:

Pertsona gazte eta osasuntsuetan, % 70eko eraginkortasuna du. Adinekoengan, berriz, ehuneko hori % 30 baino ez da, baina txertoak eragindako konplikazioak eta heriotzak murrizten ditu. Txertoak % 10ean murrizten du edozein arrazoirengatiko heriotza-arriskua 65 urtetik gorakoengan.

KONTRAINDIKAZIOAK: Arrautzaren proteinak eragindako alergia.

BIGARREN MAILAKO ONDORIOAK:

Erreakzio lokala: pertsonen % 25ek izaten dute, eta 24-48 ordutan desagertzen dira.
Erreakzio orokorra: buruko mina eta nolabaiteko ondoez orokorra.

Argazkia: Flickr. Egilea: Tina Franklin

URTERO TXERTOA HARTZEKO IDEIA ONA: HOLANDAKO AZTERLANA:

Txertoaren onura are handiagoa da udazkenero hartzen bada (heriotzak % 15-28ko proportzioan murrizten dira). Horixe da Holandan adineko osasuntsuekin zein gaixotasun kronikoak dituztenekin egindako azterlan baten emaitza. Hau da, errepikatuzko txertaketak norbanakoaren babes-ahalmena areagotzen du.

Azterlan horretan, 65 urtetik gorako 26.000 pertsonari 7 urtean (1996-2002 aldian) egindako jarraipena dago bilduta. Egiaztatu denez, txerto-erregimena eteten bada, arriskua nabarmen areagotzen da (% 25era iristen da), eta luzaroan hartzen ez bada, hau da, urteko txertaketara itzultzen ez bada, onurak berehala desagertzen dira. Heriotza-tasaren murrizketa areagotu egiten da pertsonaren adina handiagoa den heinean, hau da, handiagoa da 70 urterekin, eta are handiagoa 80rekin.

Nabaritasun zientifikoa gorabehera, Espainia osoan txertatzen diren 65 urtetik gorako pertsonen tasa % 63 inguru da, hau da, Europako batez bestekoaren barruan dago. Europan, Erresuma Batuan txertatzen dira gehien (% 71), eta Alemanian, berriz, % 57ra iristen da tasa. Hori kontuan hartuta, SEMFYC erakundeak berak sustatu du neurri hori, txertaketen proportzioa % 80ra irits dadin.

 

Egilea

Matia Fundazioako Geriatra