HasieraBlogaInkesta: Gu zaintzea nahiko genukeen bezala zaindu besteak

Inkesta: Gu zaintzea nahiko genukeen bezala zaindu besteak

Obra social la caixa
 
Obra social la caixa
Lehenengo, pertsonak: gu zaintzea nahiko genukeen bezala zaindu besteak  
Adineko Pertsonentzako programak
 
 
1915ean hasi zenetik, Adineko Pertsonentzako programak taldekide horien
bizi-kalitatea hobetzen lagundu du.
 
Denbora horretan, etengabe egokitu behar izan dugu populazioaren adin-tarte horretakoen beharretara eta gizarteak —batez ere azken hamarkadetan— izan dituen aldaketa handietara. Gaurko testuinguruan, gizartea zahartzen doanezeta familia-egituran aldaketa sakonak gertatzen ari direnez, beharrezkoa da adineko pertsonen zaintzaren eta arretaren transferentzia eguneratzea, familia-esparruan sartu ohi baita askotan ardura hori.
 
Horregatik, ”la Caixa”ren Gizarte Ekintzan gogoeta bultzatu nahi dugu tartean dabiltzan agente sozialekin oinarri sendo batzuk adostu ahal izateko, tratu egokia eta duintasuna eskaintzen jarraitzeko, bai adinekoei, bai haien zaintzaz arduratzen direnei.
 
Urtarrilaren 14an Madrilgo CaixaForumen aurkeztu genuen bezala, eta prozesu horren baitan, online daukagun galdera-sorta erantzutera gonbidatzen zaitugu, baita mezu hau zure erakundeko kide guztiei zabaltzera ere. Erantzunei esker, adinekoentzako arreta- eta zaintza-eredu onena lortzen asmatuko dugu.
 
Mila esker zure laguntzagatik.
 
Parte hartu
 
Galdera-sorta betetzeko azken eguna apirilaren 23a izango da
Informazio gehiago, hemen: 912 756 925