HasieraBlogaIstripuzko heriotzen arrazoiak eta biztanleria geriatrikoa

Istripuzko heriotzen arrazoiak eta biztanleria geriatrikoa

Uda honetan, txosten bat irakurtzeko aukera izan dugu BMJ aldizkarian. Txosten horretan, Estatu Batuetako istripuzko heriotzen arrazoi nagusiak aipatzen dira (ikus taula). Bertan ikus daitekeenez, heriotza mota horren arrazoi nagusia sendagaien gaindosia da, trafiko-istripuen aurretik.

AEBn, sendagaien gaindosien ondoriozko heriotzak 44.000 izan ziren 2013. urtean, opiazeoen ondoriozkoak bereziki. Harrigarria badirudi ere, opiazeo gutxiago errezetatu dira, baina gaindosien kopuruak gora egin du.

4844211w

Biztanleria geriatrikoan sendagaien ondorio kaltegarriei lotutako kasuak ospitaleratzeen eta egonaldi luzeen % 10 direla (horien artean, heriotzak % 9-14 dira), 65 urtetik gorakoen artean kasuak bikoitzak direla (horien % 50 inguru prebenitzeko modukoak) eta kasu horiek prebalentziarik handieneko akats klinikoak direla kontuan hartuta, esku hartzeko eremua zabala dela esan daiteke. Horrek guztiak eragin sozioekonomiko handia du, eta prebenitzeko moduko desgaitasun ugari eragiten ditu.

Garrantzitsuena zera da, prebentzio-neurrien estrategia bat planteatzen dela eskuragarri dauden datuetatik abiatuta; emaitza eta inplikazio-maila desberdinak izango dira egoeraren arabera, eta ezarritako neurrien errealitatea eta lorpen-maila islatuko da. Zenbait estatutan (New Yorken, adibidez), ezarritako 10 xedapenetatik 9 betetzen dituzte, eta Floridan, berriz, bi baino ez.

Trafiko-istripuen kopuruak % 25eko beherakada izan du azken hamarkadan, eta, beraz, 33.000 biktima gutxiago izan dira urtean. Era berean, eta herrialde horretan armak erabiltzeko aukera dagoela ahaztu gabe (horrek dituen ondorioekin), homizidioek % 42ko beherakada izan dute azken bi hamarkadetan (16.000 biktima gutxiago urtean), eta homizidioen tasa 100.000 biztanleko 5,5 heriotzara iritsi da. Emaitza horiek lortzeko, bide-segurtasuneko neurriei buruzko hainbat xedapen egin dira (adingabeentzako aulki egokituak, motoko kaskoak, nerabeei ordu jakin batetik aurrera autoz ibiltzeko aukera mugatzea eta abar), eta su-armen kontrola bermatzeko zenbait lege onartu dira, noizean behin komunikabideek ematen dituzten berriak gorabehera.

Opiazeoen kasuan, errezeta-datuak kontrolatzea, osasun-arloko profesionalek monitorizatzea, estupefazienteak lortzeko puntu posibleak identifikatzea, medikuei erreskate-sendagai jakin batzuk errezetatzeko aukera erraztea eta egungo administrazio-oztopoak kentzea proposatzen da. 65 urtetik gorako pertsonen kasuan, erorikoak istripuzko heriotzen arrazoi garrantzitsu bat dira, kasuen herenetan konplikazioak izaten baitira, are gehiago adinean gora egin ahala. Aldaketa demografikoen ondorioz, eroriko horien proportzioak gora egingo du, eta oso baliagarriak izango dira erorikoak dimentsio askotan eta era integralean prebenitzeko programak. Era berean, hainbat neurri ezarri beharko dira sendagaien inguruko segurtasuna bermatzeko (less is more programa, adibidez) eta biztanleria geriatrikoan erreakzio kaltegarriak eta medikazio-akatsak prebenitzeko.

blogacc

Bide luzea geratzen da laguntza-arloko segurtasunean. Lehenik eta behin, dauden datuak ezagutu behar dira, laguntza-adierazleak ezarri behar dira eta ondorio negatiboak txikiagotzeko edo bizi-kalitatea hobetzeko prebentzio-neurri neurgarriak inplementatu behar dira. Ez da gutxi.

Michael McCarthy. BMJ 2015;350:h3328

Egilea

Matia Fundazioako medikua