HasieraBlogaOndo pentsatu, ondo tratatzeko

Ondo pentsatu, ondo tratatzeko

Gauza batzuk pixkanaka ikasten dira, bizitzan zehar. Konturatu gabe. Pertsonengandik erakartzen gaituena, atsekabetzen gaituena dela, aukeratzen edo baztertzen duguna. Hautaketa horietan eragina dute lekuek eta kulturak, bizi garen eta hazten ari garen inguruneak.

Hori guztia da, pixkanaka, estereotipoak sortzen dituena. Eta estereotipoen kontu honetan, zahartzaroa doa guztien aurretik. Ez dago bizitzako beste etaparik estereotipo gehiago dituena eta gainera negatiboak guztiak. Gaixoak, hauskorrak, emankorrak ez direnak, bereari gogor eusten diotenak, mendekoak edo haur gisa: adinekoak definitzeko ohiko kalifikazio eta terminoak dira, bereziki zaintzak behar dituztenean. Kontua da, pentsatzen dugunaren arabera, horrela tratatzen dugula, eta tratu horrek eragina izango duela pertsonen gaitasunetan eta ongizatean.

Zaintzen ditugun pertsonak haurrak bezalakoak direla pentsatzen badugu, hala tratatuko ditugu, haurrentzako zereginak proposatuko dizkiegu, poliki hitz egingo diegu, behar baino ahots-bolumen handiagoarekin, eta kasura etortzen ez diren txikigarriak eta esamoldeak erabiliko ditugu. Eta horrela, konturatu gabe, eta asmo onenarekin, menpekotasuna handituz joango gara. Eta hori nabarmenagoa da, zenbat eta handiagoa izan eguneroko bizitzarako laguntza beharra.

Funtsean, zahartzaroaren irudi errealista edo positiboa izatea derrigorrezkoa dela guztientzat, bereziki zahartzaroaz arduratzen garenontzat. Horretarako, singularrean pentsatu eta tratatzeak lagun diezaguke, pluralean egiteak baino gehiago. Egunez egun harremanetan gauden adineko pertsona bakoitzarengana hurbiltzea eta ezagutzea da estereotipoetarako antidotorik onena.

Bakarrik horrela lortuko dugu gaitasunak eta lehentasunak identifikatzea eta ongizate-espazioak eta uneak sortzea. Ez dago beste modurik. Gogoeta egiten laguntzeko eta geure buruari begiratzeko ariketa egiteko, eguneroko egoera babeskorra/paternalista erakusten duen bideo bat eskaintzen dizuegu. Spot hau "jar zaitez nire lekuan" ekimenaren bideo-sortaren zati bat da, pertsonekiko errespetuzko eta duintasunezko tratua sustatzeko.

 

 

Azken oharra. Zahartzeari buruz ondo pentsatzea denoi komeni zaigu. Horrela egiten duten pertsonak, negatibotzat jotzen dutenak baino gehiago bizi dira, eta, ziurrenik, hobeto. Badugu zeregina.

Egilea

Pertsonarengan oinarritutako arretan aditua

Gehitu iruzkin berria

Plain text

  • No HTML tags allowed.
  • You may use [block:module=delta] tags to display the contents of block delta for module module.
  • You may use [view:name=display=args] tags to display views.
  • Web gune eta posta helbideak lotura bezala agertuko dira automatikoki.
  • Lineak eta paragrafoak automatikoki egiten dira.