Zure Etxea: MatiaZaleak. Boluntariotza Matian
Gaur, abenduak 5, Boluntariotzaren Nazioarteko Eguna da, eta Matian dauden boluntarioen inguruan hitz egiteko egunik hoberena iruditu zaigu, nortzuk gure zentroetara gerturatzen diren daukaten gauzarik baliotsuena emateko, beraien denbora, eta horrekin eskuzabaltasunez laguntzen dute gurekin bizi diren eta lana egiten dugunon ongizatea areagotuz.
2016. urtean zehar 2949 pertsona boluntariok kolaboratu dute Matia Fundazioko zentroetan: 74 pertsona asteroko zerbitzuetan, 976 haur eta gazte belaunaldi arteko programetan, 1685 pertsona ekintza kulturaletan eta 192 pertsona irteeretan. Zenbaki hauek nabarmenak dira eta guztioak dugu xede berbera: “Adineko pertsonei zahartze prozesuan lagundu, beraien ongizatea hobetzeko asmoz”.
Gurekin kolaboratzen duten pertsona eta elkarte hoiei eskertza bezala, zuek guztiontzat, beste momentu eta urte batzuetan ibili zareten guztiontzat, ematen jakin duzutenoi, pertsonak eta erlazioak baloratzen dituzuenoi: guztiontzat izan dadila gaur argitaratzen dugun dokumental hau.
“Zure Etxea: MatiaZaleak” lau boluntarioen bizitza gerturatzen digun dokumentala da: Koro, Ane, Iñigo eta Jose. Beraien historia eta gogoeten bidez, beraien bizitzetan murgiltzen gara, sentimendu eta boluntariotzaren bizipenetan.
“Bizikletaz Adinik Ez” Iñigok beste lagun batekin bultzatutako proiektua da eta triziklo egokitu baten bitartez adineko pertsonak eramaten dituzte paseatzera Donostiatik. Iñigoren hitzetan: “Gizakiak beharrezkoa sentitzeko beharra du. Nere asteroko boluntariotza goizak energiaz betetzen nau. Adineko pertsonengandik ikasten dut, beraiengandik aberasten naiz esperientziaz”.
Edo Jose, Argixaon Nagusilaneko boluntarioa dena, nork boluntariotza egiteak ematen dion gogobetetasuna ikaragarria dela dioen, eta berari zaintzea nahiko lukeen bezala zaintzen duela: “ni ez nago ados ´hori ez da enteratzen´ esaten duten pertsona hoiekin. Eutsi eskutik edo egin laztan bat: noski enteratzen direla! Ez garenak konturatzen gu gara, ez dugula nahi ikusi”.
Ane Axular Lizeoko ikaslea da eta belaunaldi arteko programa baten bitartez Pacori laguntzen ibili zen, Rezolako egoilea: “berekin zaudenean oso gustora zaude”. Anek azaltzen digu: “batzuetan ematen du adineko pertsonak estralurtarrak direla, urte askotako aldea dugulako, baina ez da horrela. Azken finean, guztiok pasatzen gara mundutik, nahiz eta urte ezberdinetan izan, eta polita da zikloaren garai ezberdinetan elkar aurkitzea. Gure berdinak dira, gure behar berdinak dituzte.”
“Gehiegi pentsatzen dugu guregan, gainontzekoek ere gure beharra dutela pentsatu gabe” dio Korok, Oiartzuneko Parrokiako boluntaria da, Petra Lekuona zentroan ibiltzen dena urte askotan. “Boluntarioek ez dugu hau egiten denbora soberan dugulako, baizik eta denbora ondo antolatzen dugulako”.
Gure lau protagonistak pertsona eta elkarte askoren adibide bat dira, eta era ezberdinetan laguntzen dute zentroetako bizia hobeagoa izateko, beraz, MatiaZale dira guztiak. Zuek, MatiaZaleak, ematen diozute zentzua hain garrantzitsuak diren hitzei: ematea, konpromezua, erlazioa, komunitatea, errespetua, duintasuna, pertsonalizazioa, solidaritatea…
Mila esker Koro, Ane, Iñigo eta Jose. Mila esker horrelako naturaltasunez azaltzeagatik zuentzako zer den boluntariotza. Mila esker zentroetan bizi zareten pertsonei erakusteagatik zein ilusiokin bizi behar den. Mila esker langile guztiei egiten dezuen guztiagatik eta egiten duzuen moduan egiteagatik.
Eta era berean, animatzen zaituztegu hemendik Matia Fundazioaren xedearekin bat egiten duzuen guztiok proiektu honetara batzeko, non sortze eta handitze prozesu batean aurkitzen garen guztion ekarpenei esker, ekarpen ezberdinak ikusi daiteken bezala.
Informazioa gehiago: http://www.matiazaleak.net/eu