HasieraMatia gara

Matia gara

 

 

2024 hau erronkaz eta ikaskuntzaz betetako bidaia izan da Matia osatzen dugun pertsona guztiontzat. Elkarrekin lan egin dugu eta ezagutza sortu dugu gure osasun, komunitate, etxebizitza eta egoitz-esparruen bidez laguntzen ditugun pertsonen zainketak eraldatzeko, haien duintasuna bermatzeko eta haien autonomia sustatzeko.

Egun berezi hauetan, zuetako bakoitzari eskertu nahi dizuegu. Zuen ekarpenak, dedikazioa eta parte-hartzea dira gure helburua lortzen aurrera egiten jarraitzeko aukera ematen diguten engranajeak.

2025ean, zainketen eraldaketan aurrera egiten jarraitu nahi dugu, eta erronka horrek ez du atzera bueltarik, pertsonen duintasuna bermatzeak mugitzen gaituelako. Sartzen den urterako gure nahia bide honetan jarritzeko aukera izatea da.

Jai zoriontsuak eta urte berri on!