Matiak eta ACP Gerontologiak zaintzan pertsonei tratu ona ematera bideratutako jarraibideak ematen dituen material berritzaile bat argitaratu dute
- Zahartzaroko abusuak eta tratu txarrak ezkutuko eta ikusezin bihurtutako gaia dira oraindik ere, eta ez dugu haren benetako magnitudeari buruzko daturik.
- Baliabide hau zaintzarekin zerikusia duten eta pertsonarengan oinarritutako arretaren ikuspegia daukaten 5 aurrerabideen bilduma baten parte da.
2019tik 2030era bitartean, 60 urte edo gehiagokoen kopurua % 38 handitzea aurreikusten da, mila milioitik 1,4 mila milioira, mundu mailako gazteen kopurua gaindituz. Beraz, garrantzi sozial eta moral eztabaidaezina duen fenomenoaz ari gara, eta zahartzearen agendan aurrera egiteko funtsezko elementuaz.
Zahartzaroko Abusu eta Tratu Txarren Kontzientzia Hartzeko Mundu Eguna dela-eta, Nazio Batuen Batzarrak sustatutako efemeridea, Matiak eta ACP Gerontologiak hitzordu honetan parte hartu nahi izan dugu, Pertsonan Oinarritutako Arretaren Aurrerabieak proiektuaren barruko material berri bat argitaratuz.
(Irakurtzen jarraitzeko deskargatu Prentsa ohar osoa)