Elizaran

Desgaitasuna dutenentzako zentroak

Donostiako Alde Zaharrean dagoen gizarte baliabideetako zentroa da Elizaran, pertsona nagusi autonomo nahiz mendekoetan eta adimen desgaitasuna edo askotariko premia funtzionalak dituzten pertsonetan espezializatua.

Bizikidetza unitate txikitan ostatua eskaintzen zaie desgaitasun psikikoa, mendekotasuna eta eguneroko jardueretan arreta behar duten pertsonei.

Bi bizikidetza unitate ditu, eta horietako bakoitzean banakako lau logela eta gela bikoitz bat. Unitate bakoitzak beharrezko zerbitzu guztiak ditu eta, horri esker, arreta pertsonalizatuagoa eta pertsona bakoitzaren beharrizanei egokitutako ingurunea eskain ditzakegu.

Helburu argia dugu: pertsona bakoitzaren maila kognitiboari, funtzionalari eta psikosozialari eustea eta bizitza autonomoa sustatzea, betiere komunitatean txertatuta.

Argazki galeria: 
Apartamentos tutelados, fachadaApartamentos tutelados, exteriorApartamentos tutelados, habitaciónApartamentos tutelados, cocinaApartamentos tutelados, habitacionesApartamentos tutelados, usuarios
Zentroaren zerbitzuak: 
  • Osasun arreta, gizarte arreta eta arreta psikologiko gerontologikoak.
  • Adimen gaitasuna eta autonomia funtzionala sustatzeko programak.
  • Gizarte harremanak eta komunitateko partaidetza bultzatzeko programak.
  • Aisialdirako eta zaletasunak bultzatzeko programak.
  • Ilea apaintzeko zerbitzua (aukerakoa).
  • Podologia zerbitzua (aukerakoa).
  • Fisioterapia zerbitzua (aukerakoa).
  • Arropa garbitzeko zerbitzu propioa.
  • Jatetxe zerbitzu propioa.
0.000000,0.000000
Elizaran
Fermín Calbetón, 19
20003 Donostia · San Sebastián
943 42 90 91 - elizaran@matiafundazioa.eus
13