Gaixondoko Unitatea
Unitate honek 13 ohe ditu, eta, besteak beste, gaixotasun akutu ez-kirurgikoak dituzten eta zerbitzu espezializaturik behar ez duten pertsonak artatzeko erabiltzen da.
Matia ospitalea egonaldi ertain eta luzeko zentroa da. Arreta patologiko ez-kirurgikoetan (batez ere egoera kronikoetan), patologia neurologiko eta traumatologikoetan errehabilitatzeko programetan eta gaixo terminal onkologikoen zainketa aringarrietan espezializatuta dago.
Diziplina aniztasunean oinarrituta aritzen da, gaixoa eta familia tratamendu unitatetzat hartuta. Funtsezko hiru tresna erabiltzen ditu horretarako: etengabeko ebaluazioa; gaixoarekiko komunikazio eraginkorra, beraren beharrizanei erantzuteko eta sintoma fisiko eta psikologikoak kontrolatzeko; eta familiari zuzendutako arreta eta laguntza.
Ospitalean parametro etikoak errespetatuz hartzen dira erabakiak; alegia, gaixoaren onura eta beraren nahiekiko eta autonomiarekiko errespetua. Pertsona bakoitza berezia denez beharrizanetan, gogoetan eta egoeran, protokoloak indibidualizatu beharra dago, betiere erabakiak hartzeko planteamendu zorrotza errespetatuta.
Segurtasun-gorabeheraren bat baduzu, hemen egin dezakezu jakinarazpena
Unitate honek 13 ohe ditu, eta, besteak beste, gaixotasun akutu ez-kirurgikoak dituzten eta zerbitzu espezializaturik behar ez duten pertsonak artatzeko erabiltzen da. Paziente geriatrikoari arreta ematea, dementzia bati lotutako jokabide-asaldurekin edo desegonkortze klinikoko bitarteko prozesuek baldintzatuta. Unitate horrek 41 ohe ditu, eta pazienteen desgaitasunak ebaluatzea, tratatzea eta prebenitzea du helburu nagusi. Bermingham Ospitalean honako unitate hauek ditugu, besteak beste: Kudeaketa Klinikoaren Arloko UDM eratzeak balio erantsia ematen du irakaskuntzaren ikuspuntutik.Gaixondoko Unitatea
Psikogeriatria Unitatea
Errehabilitazio Unitatea
Zainketa Aringarrien Unitatea
Geriatriako Irakaskuntza Unitate Multiprofesionala