Gizarte-bazterketa gero eta arreta handiagoa jasotzen ari da gerontologiaren esparruan.
Penélope Castejón
Soziologian lizentziaduna da Madrilgo Complutense unibertsitatean (2004an); Gizarte Ikerketa Aplikatuan eta Datuen Analisian aditua CISen (2006an); eta Baliabide Gerontologikoen Kudeaketan eta Plangintzan aditua Madrilgo Complutense unibertsitatean (2005ean).
2004az geroztik adinekoen arloan lan egiten du: Adineko Ataria (IMSERSO-CSIC) taldeko teknikaria izan zen eta CSICko Giza eta Gizarte Zientzien Zentroan eta Autonomia Pertsonalerako Pilares Fundazioan aritu zen zuzendari tekniko gisa (2011-2019).
Pertsonarengan ardaztutako arretari buruzko prestakuntza eta kontsultoretza proiektuak koordinatu ditu eta gerontologiari eta desgaitasunari buruzko argitalpenak eta ikerketak egin. Gaur egun Matia Fundazioan egiten du lan eta, jardun horretan, zahartze aktiboari eta iraupen luzeko zaintzei lotutako proiektuak jorratu eta aldaketa prozesuak eta prestakuntza ekintzak lantzen lagundu du.