Kutxa baten istorioa
Jakin badakigu ez garela deigarriak eta ikusgarriak; are gehiago, triste samarrak, arreak eta zakar samarrak gara; ez garela diseinuko kutxak, alegia!
Gure jomugara iristen garenean, barruan ditugun gauzak ateratzen dituztenean eta, zorte apur batekin, edukiontzi urdinean uzten gaituztenean amaitzen da gure zeregina.
Horixe da gure bizitza…
…gela batean uzten gaituzte, eta hustu egiten gaituzte pixkanaka.
Behin, hustea egokitu zitzaigun kutxa batzuei, eta sorpresa ikaragarria jaso genuen edukiontzi batera eraman ordez gela batera eraman gintuztela ikustean.
Bertan, gu irekitzen hasi ziren pertsona batzuk…
…gu itsasten…
…tolesten…
…margotzen…
…apaintzen…
Nola aldatzen ari ginen ikusten genuen…
…eta desberdin ikusten genuen gure burua
Antzik ere ez aurreko itxurarekin!
Orain forma desberdinak genituen, etxeak ginen!
Ateak eta leihoak zituzten etxeak
Kristalak eta gortinak zituztenak…
…baita aletegia ere!
Denok batera herri bat osatu genuen! Gutako bat ukuilu ere bihurtu zen!
Guztiok Belen baten parte izango ginela entzun genuen.
Eta horixe gertatu zen… nork pentsatu behar zuen atseginez begiratuko zigutela eta irribarre bat aterako genuela! Nork pentsatu behar zuen bigarren aukera bat izango genuela!
Horixe da gure istorioa eta gure gogoa!
Egileak: Julian Rezola zentroan lan egiten dugun eta bizi garen pertsona guztiak