|
|
1915ean hasi zenetik, Adineko Pertsonentzako programak taldekide horien
bizi-kalitatea hobetzen lagundu du. |
|
Denbora horretan, etengabe egokitu behar izan dugu populazioaren adin-tarte horretakoen beharretara eta gizarteak —batez ere azken hamarkadetan— izan dituen aldaketa handietara. Gaurko testuinguruan, gizartea zahartzen doanezeta familia-egituran aldaketa sakonak gertatzen ari direnez, beharrezkoa da adineko pertsonen zaintzaren eta arretaren transferentzia eguneratzea, familia-esparruan sartu ohi baita askotan ardura hori. |
|
Horregatik, ”la Caixa”ren Gizarte Ekintzan gogoeta bultzatu nahi dugu tartean dabiltzan agente sozialekin oinarri sendo batzuk adostu ahal izateko, tratu egokia eta duintasuna eskaintzen jarraitzeko, bai adinekoei, bai haien zaintzaz arduratzen direnei. |
|
Urtarrilaren 14an Madrilgo CaixaForumen aurkeztu genuen bezala, eta prozesu horren baitan, online daukagun galdera-sorta erantzutera gonbidatzen zaitugu, baita mezu hau zure erakundeko kide guztiei zabaltzera ere. Erantzunei esker, adinekoentzako arreta- eta zaintza-eredu onena lortzen asmatuko dugu. |
|
Mila esker zure laguntzagatik. |
|
|
|
Galdera-sorta betetzeko azken eguna apirilaren 23a izango da
Informazio gehiago, hemen: 912 756 925 |
|