Esku hartzeko material berriak. Parte hartzeko ibilbideak
Teresa Martínez Pertsonan Oinarritutako Arretan adituak eta María Francesca Cerdó Matiako Egoitza Arretako arduradunak, Pertsonarengan Oinarritutako Arretaren ikuspegitik ateratako material batzuk aurkeztu dituzte, urte hauetan ikasitakoa sistematizatzeko eta gizarte-partaidetzan eta beste alderdi batzuetan aurrerapenak errazteko. Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak kofinantzatu ditu material horiek, eta Matiako profesionalek emandako ezagutza eta esperientzia ikuspegi aditu batekin integratzea helburu duen lankidetza-proiektu baten emaitza dira.