Bermingham
Egoitzak
Bermingham zentroa Aieten dago eta izen bereko ospitalearekin partekatzen ditu instalazioak. Guztiz independentea bada ere, Bermingham ospitaleari eta Bermingham errehabilitazio zentroari atxikita egonik, errazagoa da horien zerbitzu guztietara ere iristea.
Hauxe du helburu: pertsonaren eta haren familiaren ongizaterik handiena lortzea, unean-unean behar dituzten laguntzak hornituz eta adinekoaren autonomia jorratuz.
- Osasun arreta, gizarte arreta eta arreta psikologiko gerontologikoak.
- Adimen gaitasuna eta autonomia funtzionala sustatzeko programak.
- Gizarte harremanak eta komunitateko partaidetza bultzatzeko programak.
- Aisialdirako eta zaletasunak bultzatzeko programak.
- Fisioterapia zerbitzua.
- Ileapaindegi zerbitzua (aukerakoa).
- Podologia zerbitzua (aukerakoa).
- Arropa garbitzeko zerbitzu propioa.
- Jatetxe zerbitzu propioa.
Zentroak, itunpeko plazak ez ezik, plaza pribatuak ere baditu.
- Egoitzako plaza.
- Aldi baterako egonaldiak.
Plaza pribaturen bat behar izanez gero, ez izan zalantzarik eta jarri gurekin harremanetan, Matia Orienta Zerbitzuaren bidez.
.