Iza
Desgaitasuna dutenentzako zentroak
Donostiako Antiguan dagoen IZA zentroa desgaitasun fisikoa eta beste patologia batzuk dituzten 18 eta 60 urte bitarteko pertsonetan dago espezializatuta. Komunitateari irekitako zentroa da, hirigunean kokatua, bertan bizi diren pertsonen eta euren familien beharrizan aldakorretara egokitutako baliabideak dituena.
Modulutan dago antolatuta, erabiltzailearen joan-etorriak erraztu eta haren beharrizan eta nahiak (pertsonalizazioa, intimitatea, aukeratzeko gaitasuna...) errespetatzeko asmoz. Ingurune irisgarri eta atseginak lortzen saiatzen da, etxeko girotik ahalik eta gertuena izango dena eskaintzeko.
Arretaren helburua egoiliarrei eta euren familiei bizitza kalitaterik onena eskaintzea da.
- Osasun arreta.
- Gizarte arreta.
- Arreta psikologikoa.
- Fisioterapeutaren arreta.
- Osasuna sustatzeko programak.
- Adimen gaitasuna eta autonomia funtzionala sustatzeko programak.
- Terapia okupazionaleko programak.
- Animaliaterapiako programak.
- Gizarte harremanak eta komunitateko partaidetza bultzatzeko programak.
- Aisialdirako eta zaletasunak bultzatzeko programak.
- Fisioterapia zerbitzua (aukerakoa).
- Ilea apaintzeko zerbitzua (aukerakoa).
- Podologia zerbitzua (aukerakoa).
- Arropa garbitzeko zerbitzu propioa.
- Jatetxe zerbitzu propioa.
IZAko plaza guztiak hitzartuta daude.