- Konpromiso eko-soziala, belaunaldien artekoa eta parte-hartzea aktibatzea, horiek izan dira ekimenaren funtsezko gakoak.. 69 pertsonek hartu dute parte ostiralean, azaroak 8, bukatutako ekimen honetan
- Kutxa Fundazioak eta Arantzazulabek bultzatutako Hitzetatik Ekintzetara ekimenaren parte da jarduera hau. eta Trantsizio Sozialerako Idazkaritzaren eta 2030 Agendaren laguntzarekin, Eusko Jaurlaritzaren 2030 Agenda Bonuen bidez herritarrengana hurbildu eta gizartean eragin positiboa sortzea modu erakargarrian izan du helburu
The Languages of Energy eta Matia Fundazioak asmatu zuten "Loratzeko musika" proposamena, Kutxa Fundazioaren eta Arantzatzulaben Hitzetik Ekintzetara sortzeko saioetan. Eta Trantsizio Sozialerako Idazkaritzaren eta 2030 Agendaren laguntzarekin, Eusko Jaurlaritzaren 2030 Agenda Bonuen bidez, udalerri berri batean egin da, Azpeitian. Bonu horien helburua da konpromiso ekosoziala aktibatzea, 2030 Agenda Sozialaren Garapen Jasangarriaren Helburuen bidez.
Azaroaren 8an, ostirala, oso balorazio positiboarekin amaitu ziren esperientzia-saioak. Guztira 69 pertsonak hartu dute parte (15 eta 100 urte bitartekoak), edukiera handitu ondoren parte hartze eskaerengatik. The Languages of Energy eta MatiaZaleak taldeetako kideek nabarmendu dutenez, oso interesgarria izan da, batez ere, askotan ekintzetarako lekurik ez duten pertsonei sarbidea ematen dietelako horrelako ekintzek. Azaldu dutenez, jarduera horri esker, beren osasun-egoera dela eta, beren ohiko bizitzan sarbiderik ez duten pertsonen parte-hartzea aktibatu da, eta baita ere pertsona horiekin batera daudenena ere.
Musika eta bere eragina aldaketa elementu indartsu bat da gizakiengan, Gizarte gehienetan egon dena zibilizazioen hasieratik gaur egunera arte, non dituen onurak maila zientifikoan agerian geratu diren. Ikerketa berrien arabera musikak aldatu egiten ditu gure hormonak eta neuronak, gure bihtz-erritmoa eta arnasketa-errtimoa, eta gure emozioetan eta aldartean eragiteko gaitasuna du.
“Loratzeko musika” gizartea eraldatzeko proiektu berritzaile bat da non musika, soinu, musikoterapia eta neurología ardatz eraldatzaile gisa aitortzen diren prebentziorako. Ezkutuko premiei aurre hartzeko erronkak bideratzea, azken batean, mundu gizatiarrago bat berreraikitzeko artearen, zientziaren eta sendatzearen bidez gizarte arazo premiazkoei erantzuteko. Saioak nazioartean aditua de musikoterapeuta neurologiko batek gidatuak izan dira.
LORATZEKO MUSIKAk lankidetza komunitarioko egiturak aktibatu nahi ditu, gizartea gizabanakoen espazio pertsonaletatik eraldatzeko, zubiak sortzeko asmoz, osasun handiagoa eta kontzientzia eta konpromiso ekonomiko handiagoa duten komunitateak lortzeko. Esperientzia hau Kutxa Fundazioak eta Arantzazulabek bultzatzen duten Hitzetik Ekintzetara proiektuaren barruan kokatzen da. Proiektu berritzaile honek Agenda 2030 gizartera hurbiltzeko eta planteatzen dituen erronketan pertsonak inplikatzeko modu berriak bilatzeko apustua egiten du.
“Loratzeko musika”ren antolatzaileak:
The Languages of Energy: The Languages of Energy artearen, soinuaren, elikaduraren eta sendatzearen bidez eraldaketa sozialaren eta garapen pertsonalaren aurrerabidearen alde lan egiteko ikuspegiarekin sortu zen, pertsonen osasuna eta ongizatea areagotzea bultzatuko duen benetako aldaketa esanguratsu bat sortzeko. Gizakia lehentasunen erdigunean jarriz eraldatzea eta transzenditzea, sormenaren, ikerketaren, gastronomiaren eta sortzen ari diren arteen bidez gizarte-berrikuntzako programak sortuz. Esperientzia modu berriak sustatzea da gure xedea, komunitatean egindako ekintzen bidez bizipen pertsonalak ahalbidetuko dituzten topaguneak eta esperimentazioak eraikiz.
MatiaZaleak: Matia Fundazioa irabazi asmorik gabeko fundazio pribatua da, eta 130 urte baino gehiagoko esperientzia du interes orokorragatik. Erreferentea da Gipuzkoako adineko pertsonei ematen zaien arretan eta zahartzeari buruzko ikerketa nazionalean eta nazioartekoan. Pertsonarengan oinarritutako arretaren printzipioak landuz, helburua da zahartze-prozesuan pertsonei laguntzea, haien ongizatea hobetzeko, haien autonomia eta duintasuna sustatzen duten ezagutza eta zerbitzu pertsonalizatuak sortuz. 2016an, MatiaZaleak ekimena jarri zuen abian, Adinekoen eta Pertsona Ezinduen Ongizateari laguntzeko ekimenak abian jartzeaz arduratzen dena, eta Fundazioaren helburua babesten duten pertsona eta erakunde guztiak batzen dituena.