Matia Fundazioak Gureak Taldearen sari bat jaso zuen, desgaitasuna duten pertsonak laneratzeko egindako lanagatik.
Taldearen bezeroen garrantzia nabarmentzeko asmoz sortutako sariak dira, eta desgaitasuna duten pertsonen laneratzea sustatzen jarraitzea dute helburu. Aurten, lehen aldiz eman dira. Matia Fundazioak Lanean saria jaso zuen, Gureak Taldeko langileentzat lan bolumen iraunkorra eta jarraitua sortu duen bezeroari ematen zaiona; izan ere, bi erakundeen arteko merkataritza harremanari esker, 600 pertsona inguruk egiten dute lan Gureaken. Guztira, 4.000 langile ditu Gureak Taldeak.