HasieraBerriakKasu Soziosanitarioen Kudeatzaileen ikastaroa hasiko da, Matia Institutu Gerontologikoak koordinatuta

Kasu Soziosanitarioen Kudeatzaileen ikastaroa hasiko da, Matia Institutu Gerontologikoak koordinatuta

01.01.2012

Pertsonarengan ardaztutako arreta integralaren ereduak hauxe du helburu: «pertsonaren bizi kalitatearen eta ongizatearen alderdi guztietan hobekuntzak lortzea, haren duintasuna, eskubideak, interesak eta lehentasunak osoki aintzat hartuta, eta pertsonak berak parte hartuz».

Profesional horrek arreta pertsonalizatuko programa bat egin behar du: erabiltzailearen autonomia eta independentzia sustatzen dituen programa bat, hain zuzen. Kasuen kudeaketa deritzon metodologia erabiliko du, «arreta ibilbideen koherentzia eta esku hartzeen koordinazioa bermatzeko».

Hartzaileak:

Osasun eta gizarte arloetako profesionalak, bereziki: erizainak, gizarte langileak, gizarte hezitzaileak eta gizarte integratzaileak.

Ikastaroaren helburuak:

  • Profesionalak kasuen kudeaketaren metodologian trebatzeko prestakuntza ikastaro esperimental bat diseinatzea, inplementatzea eta ebaluatzea.
  • Arreta integralerako beharrezkoak diren zerbitzu guztiak identifikatzea eta baterako protokoloak formulatzea.
  • Elementu kontzeptualak eta aukera metodologikoak profesionalen esku jartzea, pertsonen bizi kalitatean eta eskubideetan oinarritutako arreta lortze aldera.
  • Lan egiteko beste modu batzuk adieraztea, profesionalek eta taldeek laguntza testuinguru bakoitzaren ereduarekin eta errealitatearekin bat datozen esku hartze teknikoak antola ditzaten, erabiltzaileekin eta, dagokionean, familiekin batera.
  • Erabiltzaile bakoitzarentzat egokiak diren arreta planak egiten lagun dezaketen aukera metodologikoei eta tresnei buruz orientatzea.

Egitaraua eta datak

Koordinazio soziosanitarioa Abenduaren 11
Arreta soziosanitarioko ekimenak Euskadin Abenduaren 13a
Gizarte zerbitzuak eta mendekotasunaren arreta Euskadin Abenduaren 18a
Kasuen kudeaketa eta mendekotasunaren arreta. Urtarrilaren 9a
Pertsonarengan ardaztutako osoko arreta eredua, eta kasuen kudeaketa. Etxean Ondo proiektuaren aipamen berezia Urtarrilaren 10a
Esperientziak - Lehen mailako arretako kasuko erizaina. Andaluziako erkidegoa Urtarrilaren 16a
Esperientziak - Esku hartze goiztiarra haurrekin eta mendekotasuna duten pertsonekin. Andaluziako erkidegoa Urtarrilaren 16a
Esperientziak - Kasuko erizaina paziente kronikoekinUrtarrilaren 23a
Arreta pertsonalizatuko tresnak kasuen kudeaketan Urtarrilaren 24a

Metodologia

Taldeko 9 saio, 5na ordukoak. Halaber, kasu praktikoak landuko dira, talde dinamikak erabiliz.
Iraupena guztira: 45 ordu teoriko. Gehienez ere, taldea 20 pertsonakoa izango da.

Irakasleak:
Zehazteko