HasieraBerriakMatiak Etxean Bizi proiektua aurkeztu du IFICen Arreta Integratuari buruzko nazioarteko Biltzarrean

Matiak Etxean Bizi proiektua aurkeztu du IFICen Arreta Integratuari buruzko nazioarteko Biltzarrean

05.04.2019

Etxean Bizi Gipuzkoako Foru Aldundiaren proiektua da, Matia Fundazioak garatua. Haren bidez, beren komunitatean eta etxean bizitzen jarraitu nahi duten pertsona ahul eta/edo mendekoentzako arreta eredua egokitu nahi da. Ekimena pilotaje fasean dago hiru udalerritan: Errenterian, Pasaian eta Elgoibarren. Eta testuinguru jakin bati eman nahi dio erantzuna: Gipuzkoako biztanleria gero eta zaharragoa denez, mendekotasun mailaren bat duten pertsonen kopurua gero eta handiagoa izango da.

Joan den asteartean, apirilak 2, ekimen bat aurkeztu zen Kursaalen, IFICek (International Foundation for Integrated Care-k) antolatutako Arreta Integratuari buruzko nazioarteko Biltzarraren osoko saioetako batean. Topaketa horretan 50 herrialdetako 1.400 ordezkari baino gehiago elkartu ziren, gizarte eta osasun arloak koordinaturik eskaintzen den zaintzaren egungo eta etorkizuneko erronkei buruz eztabaidatzeko.

Proiektuaren aurkezleak izan dira Gerardo Amunarriz, Matia Fundazioko zuzendari nagusia, eta Mayte Sancho, Plangintzako zuzendaria. Aurkezpenak bi zati izan ditu: batetik, pertsonarengan ardaztutako arreta ereduaren antolakuntza erronkak; eta bestetik, proiektuaren helburuak eta onuradunak.

Eskerrak eman nahi dizkiogu Foru Aldundiari, asmo handiko proiektu hau ezagutarazteko aukera emateagatik, baita proiektuan parte hartzen duten gainerako eragile guztiei ere: Elgoibarko, Errenteriako eta Pasaiako udalei, Deustuko Unibertsitateari —kostuari eta eraginkortasunari buruzko azterketa egin du—, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eta Osakidetzari.

Jarraian, #ICIC19 Biltzarreko aurkezpenaren bideo osoa duzue.

Etxean Bizi zaintza integratuen ikuspegi berriekin lerrokatuta dago. Hori dela eta, iruditzen zaigu oso garrantzitsua dela ebidentzia sortzen laguntzea, baita ezagutza-sareak ezartzea ere, beste esperientzia batzuk ezagutzeko eta baterako helburuak, praktikak eta emaitzak partekatzeko. Hurbiltze hori edo helburua partekatzen duen edo antzeko alderdiak baloratzen dituen proiektu batean parte hartzen baduzu eta sinergiak batuz lankidetzan jarduteko interesa baduzu, ez izan zalantzarik, jarri gurekin harremanetan honako helbide elektroniko honen bidez: mayte.sancho@matiafundazioa.eus

Proiektuari buruzko informazio gehiago duzue hemen.