HasieraBerriak‘Begirada’ tailerra: Europa iparraldeko arreta-ereduen berri Astrid Lindströmen eskutik

‘Begirada’ tailerra: Europa iparraldeko arreta-ereduen berri Astrid Lindströmen eskutik

10.04.2019

Talent deialdiaren laguntzarekin garatutako Begirada proiektuaren barruan, Astrid Lindströmekin mintegia egin dute gaur goizean Nazareten. Laguntza behar duten adineko pertsonei arreta eskaintzeko eredu eskandinaviarretan aditua da bera. «Pertsonarengan ardaztutako arretaren eremuko erreferentziazko profesionalak» trebatzeko espezializazio-ikastaroaren curriculuma diseinatzea da Begirada proiektuaren helburu nagusia, eta ildo horretan aurrera egiteko eta aztertzeko baliagarria izan da Nazaretek eta Matia Fundazioak batera antolatu duten ekitaldia.

Mintegian Matiako eta Nazareteko ikertzaile eta profesionalak eta Kabiako ordezkariak izan dira. Topaketa oso interesgarria izan da, arreta pertsonalizatuak, normalizatzaileak eta zentzuzko jardueradunak etxebizitzen diseinuan eta gaitasun profesionalen garapenean dituen ondorioak nabarmentzeko.

Sesión de trabajo del proyecto Begirada

‘Begirada’ Gipuzkoako Foru Aldundiak Talent 2018 deialdiaren bitartez finantzatutako proiektua da. Zerbitzu soziosanitarioen eremuko etorkizuneko profesionalak gaitu beharrari erantzutea du helburu, etenik egon ez dadin prestakuntzaren eta merkatuaren eskakizunen artean. Era berean, erakunde soziosanitarioetan Pertsonarengan ardaztutako arretaren (PAAren) ereduaren aurrerabidea sustatu nahi du, eta ekarpena egin pertsonen arreta ulertzeko modu berri horrek Gipuzkoan aldaketa soziokulturala eragin dezan.

Proiektuari buruzko informazio gehiago nahi baduzu egin klik hemen.

«Enpresetan pertsonen talentua eta ikaskuntza sustatzeko» programarako 2018ko deialdia. Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Oreka Departamentua. Gipuzkoako Foru Aldundia.

Logo del Departamento de Promoción Económica, Medio Rural y Equilibrio Territorial. Diputación Foral de Gipuzkoa